Zumaiarren jaiotza lekuen mapa eta biztanleriaren bilakaera, aurkeztuko da asteazkenean, 18:30ean
Zumaiako Udalak jakin nahi izan du Zumaiako egungo migrazio eta identitateen errealitatea zein den, hau da, biztanleria nolakoa den jakitea, eta bilakaera historikoa ezagutzea, azterketa kuantitatioaren bidez. Azken finean, aniztasunaren balioa oinarritzat hartuta, elkarbizitzarako egitasmoak egiteko asmoa du Udalak. Horregatik guztiagatik, Zumaiako Udalak egokitzat jo du herritarrokin informazio hori partekatzea, eta gonbidatu nahi zaitu urriaren 9an, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxean (pleno aretoan), egingo duen ikerketa honen aurkezpen saiora.



