Zumaira! Zumaiko Herrira Bilguneak deitutako euskal presoen eskubideen aldeko mobilizazioekin bat egin, eta herritarrak parte hartzera animatu nahi ditu Udalak

2012/03/30

Herritarrak euskal presoen eskubideen mobilizaziotan parte hartzera animatu nahi ditu. Hileroko azken ostiraleko kontzentrazioa egingo da ostiral honetan (hilak 30), 19:30etan zubi txikian, eta Udalak bat egiten du Zumaira!-k egindako deiladiarekin.

Datorren ostiralean, hilak 30, hileroko azken ostiralean egiten den bezala, euskal presoen eskubideen aldeko mobilizazioa egingo da Zumaian, Zumaira! Zumaiako Herrira Bilguneak deituta. Zumaiako Udalak bat egiten du kontzentrazio horrekin ere, eta herritarrei dei egiten die euskal preso eta iheslarien aldeko mobilizazioetan parte hartzeko. Hileko azken ostiral guztietan bezala, martxoaren 30ean, 19:30etatik aurrera egingo da kontzentrazioa zubi txikian.  

Zumaiako Udalak Euskal Herriak bizi duen itxaropen momentu honetan, are eta gehiago, presoen eskubideen urraketak salatu eta presoen eskubide guztiak betetzeko eskatzen du. Horrekin batera, baita iheslarien etxeratzea ere.

Presoek bizi duten egoera salatu eta herritarrei Udalak arazo honen inguruan duen jarrera politikoa azaltzeko mozio bat aurkeztu zuen martxoaren 22ko ez-ohiko plenoan. Bildu (6) eta Aralarren (1) botoekin onartu zen mozioa. EAJ(4) eta PSE-EEk (1) kontra bozkatu zuten.