Zumba ikastaroa emango da kiroldegian
Azken egunotan sortutako zenbait arazo medio, kiroldegian ematekoa zen Zumba ikastaroa kili-kolo izan da. Arazo guztiak konponduta, ordea, aurrez zehaztutako ordu eta egunetan ikastaroa eskainiko da kiroldegian, Johnsonek zuzenduta. Ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago, eta oraindik ere badago lekua izena eman nahi duenarentzat. Beraz, animatu eta eman izena ikastaro honetan zein kiroldegiak eskaintzen dituen besteetan.



