ZUMbrass 2018

2018/02/27

ZUMbrass ekimena datorren martxoaren 16tik 18ra ospatuko da Zumaian eta interesdunek martxoaren 9a arte izango dute ikastaroan izena emateko epea (inprimakia beheran).

ZUMbrass 2018ko edizio honek Europako hainbat lekutako irakasleak izango ditu gonbidatu gisa. Horiek nazioarteko kontzertista eta bakarlariak dira, Concertgebouw Orchestran, Bartzelonako orkestra Sinfonikoan, Berlingo Deutsche Oper orkestran eta antzekoetan lan egin dutenak, alegia. Horietako askok, gainera, izen oneko hainbat zentrotan eskolan ematen dituzte, hala nola: Zuricheko arteen Unibertsitatean edo Kataluniako Goi Mailako Musika Eskolan (ESMUC).

ZUMbrass 2018 ekimenak bi alderdi jorratuko ditu: profesionalei eta ikasle aurreratuei zuzendutakoa bata, zeinak prestakuntza eta hobekuntza eskainiko dien eta Musika Eskoletan hasi berriak diren ikasleei zuzendutakoa bigarrena. Azken horren kasuan, taldetan elkartuta, musika lana eta aisialdia maila berean txertatzen dituen egun bakarreko ikastaroa eskainiko zaie parte hartzaileei.

Izen ematea

IRAKASLEAK (curriculumak)

TRONPETA.Frits Damrow.

Royal Concertgebouw Orchestrako bakarkari ohia

Zuricheko Arteen Unbibertsitatean irakaslea

TRONBOIA. Jamie Williams.

Deutsche Oper Berlineko Tronboi Nagusia

Irakaslea Hochschule für Musik und Theater Rostock-en (Alemania)

TUBA. Pablo M. Fernández.

Bartzelonako Orkestrako (OBC) Tuba

Kataluniako Musika Goi Eskolako (ESMUC) irakaslea

ENSEMBLE. Luis Orduña.

Gasteizko Musika bandako Tuba bakarlaria , okestra-zuzendaria eta ikertzailea

 

IKASTAROAREN ZUZENDARIAK

Luis Orduña

Jose Mari Azkue

 

KONTZERTUAK

  • MARTXOAK 17, larunbata. 20:00. ENSENBLEEN KONTZERTUA.

Tokia: Alondegia.

Ikastaroko ikasleek parte hartuko dute, irakasleek lagunduta eta Luis Orduñak zuzenduta. 

 

  • MARTXOAK 18, igandea. 20:00. ZUMbrass AMAIERA KONTZERTUA.

ZUMB- Zumaiako Musika Banda eta irakasleekin

Tokia: Komentua.

Jose Mª Azkuek zuzenduta.

 

ORDUTEGIAK

Ikastaro profesionala Musika Eskolakoentzat ikastaroa
Ostirala

09:30 - Ikasleei harrera

10:00-14:00 - Banakako klaseak

16:00-19:15 - Banakako klaseak

Larunbata

09:30-10:30 Berotze kolektiboa

10:30-14:00 - Banakako klaseak

16:00-19:00 - Banakako klaseak

20:00 - Ikasleen kontzertua

09:30-10:30 - Ikasleei harrera

10:00-11:00 - Berotze kolektiboa

11:00-11:30 - Taldearen entsegua

11:30-12:00 - Atsedena

12:00-13:00 - Entsegu partziala

13:00-14:00 - Ginkana

14:00-16:00 - Bazkaria

16:00-17:00 - Klse kolektiboa

17:30-18:30 - Entsegua

20:00 - Kontzertua

Igandea

10:00-11:00 - Berotze kolektiboa

11:00-14:00 - Banakako klaseak

13:00 - Kontzertua

16:00 - Banakako klaseen amaiera