TAO
TAO berpentsatzeko parte hartze prozesua martxan (2020ko urria-2021eko martxoa
Aparkalekuen erregulazio sistema ezarri zenetik erabilitako prozedurari jarraiki, eta martxoko bilera irekietan agindu bezala, sistema birpentsatzeari ekin dio Zumaiako Udalak. Alex Oliden zinegotziaren arabera bada denbora Udal Gobernuak Zumaiako TAO sisteman hutsune batzuk identifikatu zituela, eta sistema “ahalik eta sinpleena eta erosoena izan dadin” herritarrekin batera aztertuko dute gaia. Udal Gobernuak azaldu duenez, enpresa kudeatzailearekin balorazioa egin ostean, gaia udal batzordeetan eta mahai teknikoan landu nahi dute. Ondoren, gainontzeko herritarrekin aztertuko dute gaia.