Faktura elektronikoa


Gipuzkoako beste hainbat udalekin batera eta Foru Aldundiaren babesarekin, urtarrilaren 15az geroztik fakturazio elektronikoa erabiltzen ari da Zumaiako Udala bere hornitzaileekin. Faktura elektronikoak jasotzeko zerbitzuarekin, hornitzaileek bide elektronikoz bidal diezazkiekete fakturak udalei eta horretarako, faktura horiek bidaltzeko prozedura bat gaitu da.


Kontuan izan behar da udalek faktura elektronikoak onartzea baimentzeko, bi baldintza bete behar direla:
• Hornitzaileak "Facturaenull" formatua erabiltzea
• Faktura bidaltzeko bide hauetako bat erabiltzea:
              1. Fakturazio elektronikoaren web zerbitzua.

              2. Posta elektronikoa.

Faktura elektronikoak bidaltzea errazago izan dadin, udalak fakturazio elektronikorako lizentzia libreko software bat eskaintzen die, doan, hornitzaileei.


Fakturazio elektronikoko programa informatiko horren izena "ef4ktur" da, eta aukera ematen du faktura elektronikoak egin eta segurtasun berme gorenez bidaltzeko, bai eta bezeroaren beharrizan funtzionaletara egokitzeko ere. 


Informazio gehiagorako klikatu hemen.

Faktura elektronikoa egiteko sarrera puntura jotzeko klikatu hemen.