2024ko “udaleku irekietarako” koordinatzaileak

2024ko otsailaren 6ko 117/2024 zenbakidun Alkate Dekretu bidez Zumaiako Udaleko “Udaleku irekietarako” koordinatzaileak lehiaketa sistemaren bitartez kontratatzeko prozesua arautuko duten oinarriak onartzea eta dagokion deialdia egitea erabaki da

Espediente zenbakia: 2024ILPO0002

Argitaratze data
2024/02/14
Azken eguna
2024/03/13
Egoera
Prozesuan
Informazio gehigarria

Udaleku irekien helburua, berriz, zera da; 3-12 bitarteko umeentzat (hau da, HH3 eta LH6 biak barne) gozamen espazio ludikoa eskaintzea balio batzuk landuz, hala nola, euskararen sustapena, autonomia pertsonala, berdintasuna eta elkarbizitza, besteak beste.

Kontratuaren iraupena ekainaren 24tik  uztailaren 12ra arte edo ekainaren 24tik uztailaren 24ra arte (biak barne eta ekaineko egunak goizeko ordutegia izango dute) izango da  . Hala ere, epe hau aldatu daiteke lehenengo txandari dagozkion egunetara murriztuz edo prestaketa eta ondorengo lanak horrela eskatzen badute handituz, betiere, zerbitzuaren beharrengatik. Lanaldia, Udalak aipatutako programari aurre egiteko beharrak kontutan izanik ezartzen duena izango da.

Oinarriak eta eskabide telematikoa

 

Fitxategiak

Behin-behineko onartu/baztertuen zerrenda

application/pdf 2024ILPO0002-007-001KOOR-b-bonartuak.pdf — 332.91 KB

Behin betiko onartuen zerrenda

application/pdf 2024ILPO0002-009-001_KOORD_onartuak.pdf — 116.00 KB

Behin behineko merituak (Erreklamazio epea: Apirilak 23tik Apirilak 30era (biak barne))

application/pdf 2024ILPO0002-010-002MER-KOOR.pdf — 230.04 KB

Merituen behin-behineko kalifikazioak elkarrizketako behinbehineko puntuazioarekin bat

application/pdf 2024ILPO0002-010-004.pdf — 250.30 KB