Aldi baterako ofizial igeltsero bat kontratatzeko hautaketa prozesua, Lanbideren bitartez

Espediente zenbakia: 00000000

Argitaratze data
2022/09/28
Egoera
Bukatuta
Informazio gehigarria

Ofizial igeltsero bat aldi baterako kontratatzeko deialdia martxan jarri du Udalak. Hasiera batean, izendapena, ofizial lanpostuan sortutako baja bat ordezkatzeko izango da. Ondoren, 2023ko aurrekontuekin batera xzaurkezten den lanpostuen zerrenda organikoan ofizial igeltsero plaza berri bat sortuko dela kontuan izanik, plaza sortzen denean, izendapen berri bat egingo da, hutsik dagoen plazari lotuta. Izendapen honen iraupena, beraz, gehienez 3 urterako izango da.

Hautaketa prozesuan parte hartzeko eskaerak Lanbiden aurkeztu beharko dira, urriaren 7ra bitartean. Era berean, Lanbidek Udalari bidalitako curriculumean agertzen diren merezimenduak egiaztatzeko dokumentazioa Zumaiako Udaleko erregistroan aurkeztu beharko da, oinarrietan zehazten den bideetako bat erabiliz.

Merezimenduen balioespena egin ondoren, lanpostuaren funtzioarekin zerikusia duen elkarrizketa praktikoa egingo da.

> Oinarriak

> Lanbideko eskaintza

Fitxategiak

MEREZIMENDUEN BEHIN BEHINEKO PUNTUAZIOAK ETA ERREKLAMAZIOAK JARTZEKO EPEA ZABALTZEA

application/pdf MerezimenduenBehinBehinekoPuntuazioak2022ILAB0003-005-002.pdf — 217.69 KB

ELKARRIZKETA EGITEKO DEIALDIA

application/pdf ElkarrizketaDeialdia2022ILAB0003-007-001.pdf — 225.02 KB

Elkarrizketaren behin behineko puntuazioak, merezimenduen behin betiko puntuazioak, hautaketa prozesuaren behin behineko puntuazio totalak eta erreklamazioak jartzeko epearen irekiera

application/pdf ElkarrizketarenBehinBehinekoPuntuazioak2022ILAB0003-008-002.pdf — 227.10 KB