Zumaiako Udaleko Udaltzainen lan-poltsa osatzeko deialdia
- Informazio gehiago
INFORMAZIO OHARRA
2020/06/05Lan-poltsako behin-behineko zerrendaren aurkako helegiteak egiteko epea zabalik dago ekainaren 19ra bitartean.Alarma egoera dela, 463/2020 Errege Dekretuko Hirugarren xedapen gehigarria aplikatu zen, 10 balioduneko epea etenaz behin-behineko onartu eta baztertuen zerrendaren aurkako erreklamazioak egiteko. Maiatzaren 15eko 25/2020 Dekretuak, ordea, berriro martxan jarri ditu administrazio-epeak.Ondorioz, ERREKLAMAZIOAK EGITEKO 10 balioduneko epea berriro ireki du Udalak, Zumaiako webgunean hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera. Hala, ekainaren 19ra bitartean helegiteak aurkeztu ditzakete interesdunek.
Legeak eskaerak aurkezteko modu ezberdinak bermatzen dituen arren, egun bizi dugun alarma egoera dela eta, Udalaren gomendioa telematikoki egiteko aukera lehenestea da.
- Hasiera data
- 2020/02/07
- Kontaktua
Zumaiako Udala
Foruen Enparantza, 1 - 20750 ZUMAIA
Telefonoa: 943 865155(Pertsonal saila) - Faxa: 943 862456





