Next Generation EU dirulaguntzak Zumaian
Next Generation EU Europako Batasunaren berreskuratze eta eraldaketa planaren baitan, Zumaiako Udalak hainbat proiektu garatzeko dirulaguntzak jaso ditu azken urteetan.
Zer dira Next Generation EU dirulaguntzak?
Next Generation EU Europako Batasunaren finantza-tresna berezia da, COVID-19aren ondorengo krisi ekonomiko eta sozialari aurre egiteko sortutakoa. Bere helburua da trantsizio ekologikoa eta digitala bultzatzea, gizarte bidezkoago bat eraikitzea eta ekonomia jasangarriagoa sustatzea. Webgune honetan dirulaguntza lerro hauen inguruko informazio gehiago eskuratu daiteke.
Zumaiako Udalak ahalegin handia egin du proiektu estrategikoak identifikatzeko, finantzazioa eskatzeko eta eskaerak modu tekniko zehatzean garatzeko. Lan horren emaitza da, besteak beste, Karmeldarren komentua berreskuratzeko eta berritzeko lortutako finantzazio handia.
Proiektuen zerrenda
| Jarduera / Proiektua | Proiektuaren kodea | Zenbatekoa | Finantzaketa programa | Ministerioa |
|---|---|---|---|---|
| Karmeldarren komentua birgaitzea (I. fasea) | C02.I05.P02.S32.01 – C2I5PL/22/00054 | 2.778.070,76 € | PIREP Local (Eraikin Publikoen Birgaitzea Sustatzeko Plana) | Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioa |
| Karmeldarren komentua birgaitzea (II. fasea – erabilera turistikorako) | C14.I04.P03.S01.S05 | 400.000,00 € | Ondare historikoa mantentzeko eta erabilera turistikorako proiektu jasangarriak finantzatzeko programa | Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioa |


