Egutegi fiskala 2025

>> 2025eko ordenantza fiskalak

OrdenantzaFiskalakHobariak.png

Helbideratutako erreziboak:

Baimendutako banketxeetako eta aurrezki kutxetako kontuetan kargatuko dira borondatez ordaintzeko epearen azken egunean.

Helbideratu gabeko ordainketak:

Ordainagiriak ohiko postaz bidaliko dira helbide fiskalera. Erreziboa jasotzen ez bada, bikoiztu bat eskatu beharko da Udalaren Zerga Bilketa bulegoan.

Zalantzak eta ordaintzeko arazoak:

Zalantzak edukiz gero, edota atzeratze edo zatitze beharra izanez gero, deitu herritarren arreta zerbitzura: 943 86 50 25

Ordaintzeko arazoen aurrean, deitu Gizarte Zerbitzuetara: 943 86 22 00 / 608 755 982