Gardentasuna

Zer da gardentasuna, eta zertara behartzen du Udala?

Gardentasuna honela defini daiteke: “gobernuek herritarrei beren ekintza guztien eta, bereziki, diru publikoaren erabileraren berri emateko duten betebeharra, ustelkeria-kasurik, eta abar, gerta ez dadin”.
 

Gardentasunari, Jendaurreko Informazioa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko 19/2013 Legean zehazten dira ezarri beharreko oinarrizko arauak (lege hori Estatu osorako da, eta 2013ko abenduaren 10eko BOEn kaleratu zen). Arau horren arabera, eta gardentasuna lortze aldera, toki-erakundeek nahitaezkoa dute gardentasun aktiboaren inguruko edukiak argitaratzea 2015eko abendutik aurrera. Halaber, eta aipatutako legeak osatzeko, Euskadiko Toki Erakundeei buruzko 2/2016 Legea ere aplikatu behar da (2016ko apirilaren 14an EHAAn argitaratua). Lege horrek zehazten ditu Euskadiko toki-erakundeek zer betebehar dituzten publizitate aktiboaren arloan, esparru materialetan sailkatuta eta biztanleriaren arabera epe desberdinak ezartzen.

Horrenbestez, aipatutako arau horiek betez, eta herritarren aurrean kontuak emateko borondatez, ondorengo informazioa herritarren eskura jartzen du Zumaiako Udalak:

1. Kontratuak:

> Kontratatzaileen profila

2. Hitzarmenak

Arloa Hitzarmenaren edukia Kopurua Epealdia

3. Emandako dirulaguntzak:

4. Aurrekontuak

  • 2024rako aurrekontuak
  • 2024rako aurrekontuen gauzatze egoera
  • Egonkortasun finantza iraunkortasunaren txostena

5. Kontu orokorra eta likidazioa

6. Kargu publikoen eta konfidantzazko karguen ordainsariak

  • Ordezkaritza politikoko kargudunek jasotako ordainsariak (2023ko ekitaldia)
  • Konfidantzako karguen ordainsariak (2023ko ekitaldia)

7. Langile publikoei eragiten dien bateragarritasuna baimentzeko edo aitortzeko ebazpenak

  • Bateraezintasun arrazoien eta jardueren erregistroa

8. Udalbatzako kideen ondasunen eta jardueren urteko aitorpenak

  • Udalbatzako kideen ondasunen eta jardueren urteko aitorpenak

9. Udaleko estatitistika eta informazio irekia