Mugikorrerako Udal Aplikazioa

Zumaiako Udalak pauso berria eman du herritarren eta udalaren arteko komunikazioa hobetzera bidean. Aplikazio berria jarri du martxan, herriko informazioa eta udal zerbitzuak modu erraz, azkar eta erosoan eskuratzeko. 

Mugikorrerako udal aplikazioa Android eta Iphone telefonoetarako dago prestatuta.

Albisteak, kultur agenda eta kexa eta iradokizunen postontzia

zumaia-app-udal-aplikazioa.pngAplikazio berriaren bidez, herritarrek udalaren informazio nagusia eskuratu ahal izango dute edozein lekutatik. Albisteen atalean udaleko oharrak, proiektuak, kanpainak eta interes orokorreko informazioa argitaratuko dira, herritarrek unean uneko berritasunen berri izan dezaten. Era berean, Agenda atalak herrian antolatzen diren ekitaldi, kultura jarduera, kirol ekimen eta bestelako hitzorduen informazioa jasoko du, herritarren parte-hartzea eta informaziorako sarbidea erraztuz.

Horrez gain, aplikazioak herritarren parte-hartzea eta Udalarekiko komunikazioa errazteko tresna berri bat ere eskaintzen du: Kexak eta iradokizunak zerbitzua. Atal horren bidez, herritarrek kalean edo udal espazioetan antzematen dituzten mantentze-lan txikiak eta bestelako gorabeherak zuzenean jakinarazi ahal izango dituzte. Besteak beste, hondatutako bankuak, argirik gabeko farolak, zuloak edo garbiketa-beharrak modu erraz eta azkarrean helarazi ahal izango dizkiote Udalari.

Jaitsi udal aplikazioa

Udalarekin harreman zuzena izateko, azkenengo albiste berriak eta jakinarazpenak jasotzeko, kultur agenda kontsultatzeko eta zure iradokizunak bidaltzeko, jaitsi Zumaia Udal Aplikazioa berria.

Deskargatu eta probatu!

Lortu Google Play dendan

Lortu Google Play dendan

Aplikazioaren inguruan dituzun zalantza, iradokizun eta proposamenak ere gustura jasoko ditugu.