Euskalduntzea

Ohiko eskaintza:

AEKren euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak Igor euskaltegian (Bidasoa kalea 1, 943 860248)

Etorri berriak:

AISA harrera ikastaroak helduentzat (60 ordukoak)

Haur eta gaztetxoen hizkuntza-gaitasuna indartzeko saioak.

Euskara ikasteko dirulaguntzak:

Zumaiako Udalak dirulaguntzak ematen dizkie euskara ikastaroak egiten dituzten herritarrei. Baldintza hauek bete behar dira: alde batetik, Zumaian erroldatuta egon behar da eta, bestetik, ikastaroan asistentzia gutxienez %80koa izan behar da.
Bi baldintza horiek betez gero, Udalak gastu akademikoaren %75 lagunduko du diruz. Horretarako, matrikula ordaindu izanaren agiria eta asistentziaren agiria aurkeztu behar dira. Ikastaroak irauten duen bitartean langabezian egon eta baldintzak betetzen dituztenei, berriz, gastu akademikoaren %100 itzuliko zaie. Eskabideak aurkezteko, bi epe irekitzen dira urtero, uztailean eta urrian. 

Dirulaguntzak kontsultatzeko klikatu hemen.