Merkataritza eta lan-mundua

Merkataritza:

Zumaiako Udalak banatutako katalogoaren bidez, merkatariek doan jaso ahal izango dituzte hainbat produktu eta zerbitzu: kartel pertsonalizatuak, "irekita/itxita" plakak, ordainagiriak eta fakturak euskaraz... 

Errotuluak euskaraz jartzeko dirulaguntzak:

Zumaiako Udaleko Euskara Batzordeak dirulaguntzak emango ditu establezimenduetako errotulu berriak euskaraz jartzeko Dirulaguntzak 300 euro bitartekoak izango dira eta betiere kostuaren %40 ezin izango da gainditu. Euskara hutsean idatzita dauden errotuluak besterik ez ditu lagunduko Udalak diruz.

Jaitsi eskaera-orria.