Liburulibre
Ekimenaren helburua euskarazko irakurzaletasuna bultzatzea da, eta horretarako Euskara Zerbitzuak euskarazko 30 liburu askatu ditu herriko hainbat txokotan: kafetegietan, itxarongela batzuetan... Duela bi urte jarri zen abian ekimena eta beste bultzada bat eman nahi izan zaio orain. Euskararen Aholku Batzordean sortu zen ideia. Zumaiako Institutuan bookcrossing ekimena martxan zegoen eta geurera egokitu nahi izan genuen, euskarazko liburuekin.
Hauxe da ekimen honek eskaintzen dituen liburuen zerrenda:
|
EGILEA |
IZENBURUA |
| Agirre, Katixa |
Sua falta zaigu |
| Allen, Woody |
Anarkia hutsa |
| Arana, Aitor |
Ipuin lizunak |
| Arretxe, Jon |
Morto vivace |
| Arrieta Urtizberea, Agustin |
Istripuak |
| Auster, Paul (itz. Oskar Arana) |
Gizona ilunpean |
| Bidegain Alberdi, Iñaki |
Samarkanda |
| Christie, Agatha |
Hilketa lokartua |
| Collins, Wilkie (itz. Antton Olano) |
Ilargi-harria |
| de Pedro, Jokin |
Irurac bat |
| Egia, Lutxo |
Zubigilea |
| Egiguren, Rafa |
Chevrolet tropikala |
| Elorrieta, Irati |
Burbuilak |
| Etxarte, Hedoi |
Suzko Lilia |
| Etxeberria, Hasier |
Iturrino handia |
| Hosseini, Khaled |
Kometa Ehiztaria |
| Igerabide, Juan Kruz |
Bagdadeko aurpegiak |
| Jaio, Karmele |
Zu bezain ahul |
| Juaristi, Felipe |
Etxearen negarra |
| Kazabon, Antton |
Atearen atzean |
| Lertxundi, Anjel |
Ihes betea |
| Lertxundi, Anjel |
Zoaz infernura, laztana |
| Madina, Itziar |
Beste eguzkia |
| Martin, Jon |
Ero |
| Mendiguren Elizegi, Xabier |
Elvis hil zen urtean |
| Montoia, Xabier |
Golgota |
| Morpurgo, Michael |
Kensukeren mundua |
| Rodriguez, Eider |
Haragia |
| Sagastizabal, Joxean |
Kutsidazu berriz, Ixabel |
| Serrano, Asier |
Eskuetan mapak |
| Zubiri, Harkaitz |
Zakur kale |
2007ko apirilean 30 liburu utzi ziren "aske" herriko hainbat lekutan, anbulatorioan, kiroldegian... Batzuek bidetxoa egin zuten eta beste batzuk etxeetan gordeta geratu direla dirudi, "lotuta". Ea berriz ere askatu eta herrian libre ibiltzea lortzen dugun, "Liburulibre" logotipoarekin identifikatutako liburuak zumaiar guztionak direlako.
Duela bi urte segimendua egiteko sistema bat ezarri genuen Interneten; han idatzi behar zen liburua non eta noiz hartu zen, irakurri eta gero iritzia eman, non utzi den esan, etab. 2009an sinplifikatu egin dugu sistema, liburuan bertan idatzi daitekeelako hori guztia, eskuz.
Horrelako aleren bat topatzen baduzue, hartu, irakurri, gozatu eta askatu berriz ere!

