Urola itsasadarraren plan berezia

 

Zumaiako Udalak Urolako itsasadarraren berreskurapena eta babesa bermatzeko plan berezia osatzea du helburu. Horrela, datozen urteetan itsasadarraren eremu ezberdinak nola babestu behar diren zehaztu nahi du. Horretarako, Ekolur enpresarekin batera, parte hartze prozesu baten bidez, plan berezia idatziko da.

Itsasadarra zona interes orokorreko gune izatetik, kontserbazio bereziko gune izatera pasatzea proposatu zuen Eusko Jaurlaritzak, eta Udalak eskaera hori bere egiten du. Baina Eusko Jaurlaritzak zehaztutako eremua oraindik ere gehiago zabaltzeko eskatzen du.

Parte hartze prozesua 

Itsasadarraren berreskuratzea nola egin zehazteko, Zumaiako Udalak prozesu parte hartzaile bat jarriko du abian, Ekolur enpresarekin elkarlanean. Prozesu parte hartzaile hori bi eremutan egingo da. Alde batetik, eta lehenengo, mahai teknikoa bilduko da. Mahai hori ingurumenarekin lotura duten entitate eta taldeek osatuko dute. Mahai honek azterketa teknikoak egin, eta proposamenak jarriko ditu mahai gainean. Eta proposamen horien inguruko iritzia emateko herritarren mahai bat ere osatuko da. Hona hemen herritarren parrte hartze prozesuko bileren datak eta zehaztapenak.

 

Bilerako dokumentazioa prestatu eta bilera bakoitzeko prestaketak egiteko, Zumaiako Udak prozesuan parte hartu nahi dutenek aurretik izena emateko eskatzen du. Horretarako inprimaki hau  bete eta utzi udaletxeko sarreran edo bidali komunikazioa@zumaiakoudala.net helbidera. Ekarpenak on-line egin nahi badituzu, idatzi hemen.

 

Urriaren 9, Santixo

Esparru honetan garatzen diren erabilera eta ekintzak berraztertu eta proposamen berriak egiteko aukera izango da.

·        Erabilerak: motorreko nabigazioa, arrauna, piragua, surfa, bañua, oinez ibiltzea, memdi ibiliak, amarreak, itsasontzi ola, korrika egitea, arrantza, eta abar.

·        Paisaiaren eta ingurumenaren hondareak babesteko eta hobetzeko proposamenak egin. Hondartzarako bideak, Santiago polígono ondoko partzela, saneamendua, eta abar.

Urriak 10, Bedua eta Artadia

Esparru horretan garatzen diren ekintzak eta erabilerak berraztertu, erabilera horiek ingurmenarekin bateragarri egiteko.

·        Erabilerak: motorreko nabigazioa; arrauna, piragua, oinez ibiltzea, mendi ibiliak, amarreak. Arrantza, ehiza, baratzak, basoen erabilera, eta abar.

Paisaiaren eta ingurumenaren hondareak babesteko eta hobetzeko proposamenak egin.

·        Gorostiagako betegarriaren inguruko tokia, Artadiko ontziaratzeko tokia, kanalaren erabileraren arautzea, ibilbideak, Beduako auzoaren erabilerei aukerak proposatzea.

Urriak 16, baratzeak (Oikia)

Korta Poligonorako  sarreran dagoen zubitik gorako uretan dauden esparruak, Dornutegi-Oikiako ibarrak.

Esparru horretan garatzen diren ekintzak eta erabilerak berraztertu, erabilera horiek ingurmenarekin bateragarri egiteko.

·        Erabilerak: nagusiki, nekazal eta baso erabilera.

Paisaiaren eta ingurumenaren hondareak babesteko eta hobetzeko proposamenak egin.

·        Itsasadarraren basterretan dagoen landaretza, landaretza inbasorea, Mantzisidor Zentraleko kanalea…