ZUMAIA infociti: Hondakinen bilketa zerbitzua

Dagoeneko martxan dago ZUMAIA infociti: Hondakinen bilketa zerbitzuaren webgunea (http://zumaia.info-citi.es/eu/). Bertan, etxe hondakinen bilketa eta tamaina handiko hondakinen bilketa zerbitzuaren berri emango da. Zerbitzuari buruzko iradokizunak jartzeko aukera ere ematen du, argazkiak edo bideoak gehituz. Sentsibilizazio eta kontzientziazio kanpainen berri ere bertan emango da.

Bestalde, Zumaiako bizilagunek altzariak edo edonolako tamaina handiko hondakinak biltzeko abisua eman dezakete ondorengo doaneko telefonoan 900 103 745 edota aipatutako webgunean.

Zehaztutako ordutegiaren arabera eta egiten den planifikazioaren arabera, tamaina handiko hondakinen bilketa horrela izango da:

  • Astelehen, asteazken eta ostiraletan, 11:15-13:10. Altzariak eta holako tamaina handiko hondakinak bilduko dira eta Garbigunera eramango dira. 
  • Astearte eta ostegun, 11:15-13:10. Lerro zuriko tresnak bilduko dira (garbigailuak, hozkailuak, etab.), lerro marroikoak (telebista, bideo-audioak, etab.) eta lerro grisekoak (ordenagailuak, imprimatzaileak, teklatuak, etab.) eta Garbigunera eramango dira. 

http://zumaia.info-citi.es/eu/