Jardunbide egokiak
- Hondartzetan guztiontzako tokia dago. Toki egokiena aukeratu egin nahi duzunaren arabera, eta espazioak zentzuz erabili.
- Landarerik ez eraman eta animaliak lasai utzi.
- Zaborrak inguruan kalte larriak sortzen dituzte. Zure hondakinak jaso eta horretarako dauden zakarrontziak egoki erabili.
- Dutxak, komunak eta bestelakoak zaintzen badituzu, erabiltzeko prest izango dituzu hurrengoan. Ura zentzuz erabili.
- Komunetik bera gauzak botatzeak saneamendu eta garbitasun arazoak sor ditzake. Zakarrontziak erabili horietarako.
- Itsaslabarretik fosilik ez eraman, tokitik kanpo fosilek bere balioa galtzen dute. Fosil bat topatuz gero, aditu bati erakutsi. Algorriko Ezagutza Etxean fosilaren historiari buruzko informazioa jaso dezakezu.
- Dunetako landaretza oso urria eta bitxia da, zaindu ezazu.

