Mareak
Harraldean nahiz hondartzan lasai ibiltzeko ezinbestekoa duzu marearen egoera jakitea.
Eguzkia eta ilargiaren indarra dela eta itsasoaren mailak gora eta behera egiten du egunero.
Ilbetea eta ilberria denean, lurra, ilargia eta eguzkia lerrokaturik daude eta marea biziak izaten dira orduan. Astroen indarrak gehitzen direnez, itsasgorak eta itsasbeherak handiagoak dira.
Kostaldea hobeto ezagutu nahi izanez gero egun haiek dira aproposenak, horretarako ilargiari begiratu edo marea taulak kontsulta ditzakezu hemen:
http://www.euskalmet.euskadi.net/s07-5853x/eu/meteorologia/oceano/itsas.apl?e=8
Gogoratu, UTC edo GMT jartzen duenean:
Udako ordutegian (martxoko azken igandetik urriko azken larunbatera arte) 2 ordu gehitu
Neguko ordutegian (urriko azken igandetik martxoko azken larunbatera arte) ordu bat gehitu

