Segurtasun gomendioak
- Flysch-a osatzen duten harri geruzen egitura dela eta, sarritan gertatzen dira luiziak. Itsaslabarretik urrun mantentzen saiatu arriskuak saihesteko.
- Hondartza eta bereziki harraldean mareen ordutegia eta itsasoaren egoera kontuan izan. Marea gora datorrenean eta olatu handiekin kontuz ibili.
- Oro har, sorosleen gomendioei jarrai iezaiezu, zure mesederako ari dira lanean.
- Itsasaldi, korronte eta olatuek egoera arriskutsuak sor ditzakete. Itsasoaren egoera adierazten duten banderak errespetatu.
- Itsasoaren egoera sanitarioari buruzko oharrak kontuan izan.

