Uraren kalitatea
Uren tratamendu sistemak direla eta Zumaiako hondartzen ur kalitateak nabarmen egin du gora azken urteetan.
Eusko Jaurlaritzaren Osasun eta Kontsumo Sailak bainatzeko uren kalitate kontrola egiten du maiatzetik urrira bitartean EAEko hondartza guztietan.
Itsasoko uraren kalifikazio sanitarioa eta baldintza sanitarioak zehazteko orduan, uretan zenbat gorotzetako bakteria koliforme dagoen hartzen da kontuan.
Bakterio horiek gizakion hesteetan eta odol beroko beste animalia batzuenetan egoten dira, eta gorotzekin batera kanporatzen dira.
Uretan kontzentrazio handia izateak gorotz-kutsadura adierazten du, eta pertsonentzat arriskutsua izan daiteke hori.
Uda garaian, astero aztertzen dira urak eta emaitzen arabera ezartzen dira uraren kalifikazioa eta bainatzeko baldintzak.
Ur analisien emaitzak ikusteko:
http://nayade.msc.es/Splayas/home.html
Uretara sartu aurretik, eta zeure mesederako, kontuan izan hondartzetan jarritako uraren bainatzeko aholkuak eta horien arabera jokatu. (kartelarekin lotu)
Bainatzeko aholkuak:
- BAINUA LIBRE: bainatzeko osasun arriskurik ez dago
- BAINUA KONTUZ: 10-15 minutuz baino gehiago ez bainatzea aholkatzen da, eta ondoren dutxa bat hartzea.
- BAINURIK EZ: bainatzeak larru-azalean eta mukosetan arazoak sor ditzake, eta pertsonen osasunerako arriskuak ekar ditzake.
Hondartzetako osasun informazioa:
http://www.osanet.euskadi.net/r85-20460/eu/contenidos/informacion/sanidad_ambiental/eu_1249/playas_e.html

