Margolari eta eskultoreak

 

Arantxa Santamaria (Zumaia, 1968)

 

1989an Aiako Tailerreko partaide gisa sartu zen, zeramika tailerrean; 89tik 94ra zeramika lanak egin zituen, erakusketa kolektibo askotan parte hartuz; esate baterako, San Telmo museoan, Errenterian, Zarautzen eta Zumaian.Arantxa Santamaria

1996tik 2002ra instalazioak jorratu zituen.

1997an, Zelai Azpi tailerreko kide izan zen.

Hainbat erakusketa egin ditu, bai bakarka, bai beste artista batzuekin; besteak beste Azkoitian, Eibarko Portalean, Koldo Mitxelenan eta Andoainen.

2002tik aurrera, ipuinak eta poesia bisualaren arloan dabil lanean.

Lehiaketak:


1996an, akzesitak lortu zituen Zumaiako Barra eta Narrondo erreka eskultura lehiaketetan.
1997an, finalista izan zen Zarauzko Itsas Pasealekuko Eskultura Publikoko Lehiaketa, eta Zierbanako Pintura Lehiaketan.
1999an,finalista izen zen Azkoitiko Pintura Lehiaketan, eta XXXVIII. Artista Berrien Lehiaketan.

Gaur egun, hainbat lan egiten ditu: pintura ikastaroak ematen ditu, Karidadeko Benta taldeko abeslaria da, erakusketak egiten ditu, etab.

 

Miren Olatz Goiburu Perez (Beasain, 1967)

 
1989an pinturako tailer ikastaro bat egin zuen Clara Gangutiarekin Artelekun, eta, 1990ean elkartrukerako beka bat irabazi zuen Bordeleko Arte Ederretako Eskolan ikasteko.Miren Olatz Goiburu

1991an, Arte Ederretan lizentziatu zen EHUko Leioako kanpusean. Urte horretan, pintura sorkuntzako beka bat eman zion Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta forja lanari buruzko ikastaro bat egin zuen Muskizen.

1993an, CAP titulua eskuratu zuen Salamancako Unibertsitatean. 2000-2001ean diseinu grafikoa ikasi zuen Gipuzkoako Arte Grafikoen Eskolan.

Olatzek garrantzia handia ematen dio emakumearen egoerari, baita naturaren egoerari ere, eta gai horiek dira, batik bat bere lanetan aurki ditzakegunak; betiere, ironia puntu batez.

Material birtziklatuak erabiltzen ditu gehienetan (ateak, oheburuak, publizitate euskarriak, etab.).

Teknika mistoak ditu gogokoen, eta, ondorioz, askotan egiten ditu collageak; oihalak, papera, aguaplasa edo eskura duen beste edozein material erabiliz.

Gaur egun, lan esparrua zabaldu du, eta irakaskuntzan aritu eta erakusketak egiteaz gain, ilustratzaile gisa egiten du lan hainbat proiektutan; esaterako, Iñaki Bastarrikak egin, eta Zumaiako Udalak argitaratutako "Itsaslorea ez da lorea eta beste ezusteko batzuk".

Harremanetarako:
Telefonoa: 943 535254
E-posta: olatzgp@euskalnet.net
Web orria: www.euskalnet.net/olatzgp

 

Ander Ormazuri (Zumaia, 1966)

 
1966an jaio zen, Zumaian.

Debako arte eskolan pintura, grabatu eta eskultura ikasketak egin ondoren, 1985ean Aiako Tailerrean sartu zen.

Grabatu teknikak sakondu asmoz, zenbait ikastaro eta bidaia egin ditu: Florentziara, Oviedora, eta beste hainbat lekutAnder Ormazuriara.

1992an, Aia utzi, eta beste tailer batzuetan jardun zuen (Arroa, Zelai Azpi), prestakuntza sendotzen.

1985etik aurrera, erakusketa ugari egin ditu, bai bakarkakoak, bai kolektiboak: Donostian, Zarautzen, Gasteizen, Iruñean, Zumaian, Eibarren, Bilbon, etab.

Lehiaketa ugaritan parte hartu du, eta horietako askotan eskuratu ditu sariak: Gure Artea Sarian, Artista Berriak Lehiaketan, Gazteria Lehiaketan, Imajina Ezazu Euskadi Sarian, etab.

Gaur egun, artista bikain honek Zumaian egiten du lan, artearen hainbat alorretan (irakaskuntza, erakusketak, ilustrazio lanak, etab.)

Harremanetarako: 679 922463

 

Txiki Keixeta (Arroa, 1963)

 

Arroan (Zestoa) jaio zen, 1963an. Eskultura eta zeramika lanak egiten eman zituen lehen urratsak artean; alabaina, azken urteak pintura lantzen eman ditu. Halaber, zenbait istalazio eta eskultura lan egin ditu Zumaian. Gaur egun, Zumaian bizi da, eta bertan egiten du lan.

Web orria: www.keixeta.com

Txiki KeixetaErakusketak:

Bakarkako hainbat erakusketa egin ditu, eta taldekako erakusketa ugaritan parte hartu du. Hona hemen horietako batzuk: Los Serranos Jauregia (Avila, 2003); Dionis Bennassar Galeria (Madril, 2003); Mallote (Atallu, 2003); Oxford Aretoa (Zumaia, 2003); Beittu Art Gallery (Durango, 2003); Kefren, Le Corbusieri omenaldia (Donostia, 2002); Ekain Galeria (Donostia, 2002); Beittu Art Gallery (Durango, 2002); Alondiga Zaharra (Getaria, 2002); Topaleku (Eibar, 2002); Oxford Aretoa (Zumaia, 2001); La Ciudadela (Iruñea, 2001); Molmar (Iruñea, 2001); Amurrioko Udal Aretoa (2000); Agoizko Udal Aretoa (2000); Kilometroak (Azpeitia, 2000); Topaleku (Eibar, 2000); Pitxu Aretoa (Maule, Zuberoa, 2000); Ayerbe Galeria (Andoain, 1999); Zelai Azpi (Zumaia 1999); Portalea (Eibar, 1998); Oxford Aretoa (Zumaia, 1998); Zelai Azpi (Zumaia, 1998); eta abar.

Sariak:
Finalista izan zen ADAJA XV. Pinturako Sari Nazionalean (Avila, 2003). 1. saria jaso zuen Agoizko Nazioarteko Pintura Lehiaketan (2000). Finalista izan zen Azkoitiko Lehiaketan (1999). Finalista izan zen Agoizko Lehiaketan (1999). 1. saria eskuratu zuen Abantoko eta Zierbenako Pintura Lehiaketan (1996). 1. saria eskuratu zuen Zumarragako eta Urretxuko Lehiaketan (1996). Finalista izan zen"Imajina ezazu Euskadi" sarietako pintura atalean (1995). 3. saria eskuratu zuen Amurrioko Pintura Lehiaketan (1995). 1. saria eskuratu zuen Zumarragako eta Urretxuko Pintura Lehiaketan (1994). Finalista izan zen Gipuzkoako Artista Berrien Lehiaketan (1988). 1. saria eskuratu zuen Eibarko Lanbide Unibertsitateko Zeramika Lehiaketan (1981). 1. saria eskuratu zuen Eibarko Lanbide Unibertsitateko Pintura eta Zeramika Lehiaketan (1980).

 

Dora Salazar

 

Irudigile euskalduna. Arte Ederretan lizentizatua Euskal Herriko Unibertsitatean. Bertan egin zuen doktorautza. Bizkaiko Foru Aldundiaren beka bat jaso zuen 1986an. BereDora Salazar aurrenengo saria Gure Artea eskulturarekin irabazi zuen 1990ean. 1995ean, berriz, Prix du Ministere de la Jeunesse saria eskuratu zuen Luxemburgon.


Bere lanak, nahiz eta aldakorra izan prozesuan, Ingalaterrako 80. hamarkadako eskulturaren antza hartzen du, berreraikuntza  eta tresnarekiko arreta kulunkatuz. Dora Salazarren eskulturak testuinguru post-industrial batean kokatzen dira, non makinaren kontzeptua galtzen den eta teknologia goraipatzen duen. Bere erakusketen artean, azpimarratu behar dira Bilboko Vanguardia Galeriakoa, Basauriko Aula de Cultura, Bilboko Windsor Galeria, Kulturgintza eta Frantziako Galeria L´Home de Bois, eta Honfleur-en egindakoak.

 

Iñaki Olazabal (Andoain, 1959)

 

1983 eta 1987 artean Sorabillako Tailerreko eskultoreen kolektiboko kide izan zen. Gerora, prestakuntzan sakontzeko, trebakuntza ikastaro gehigarriak egin ditu; esaterako, Artelekun (1988tik 1989ra), eta Alemanian, Kunotakademie Düsseldorf-en (1992tik 1993ra).Iñaki Olazabal

Urte hauetan guztietan hainbat erakusketa egin ditu, bai bakarka, bai beste artista batzuekin; besteak beste, Espainian, Frantzian, Alemanian eta Euskal Herrian. Gaur egun, galeria hauetan egiten du lan: Moises Peres de Albeniz Galeria(Iruñea), Altxerri (Donostia) eta Colón XVI (Bilbo). Galeria horien bidez, hainbat erakusketetan parte hartzen du; esaterako, Madrilgo ARCOn, Alemaniako ART COLOGNEn, eta Euskal Herriko kultura ikasgeletan.

Lehiaketak:

2003- I. Goiart Lehiaketa. Ordizia - 1. saria.
1993- Vitoria Arte Gasteiz - obra eskurapena.
1992- Alcobendas hiriko "VIII Salón Nacional Artes Plásticas" erakusketa - obra eskurapena.
1990- Alicanteko "XI Convocatoria Artes Plásticas" lehiaketan parte hartu zuen.
1988- Manuel Lekuonari homenaldia. Andoain.
1. saria irabazi zuen, Kale eskultura bat eginez. San Martin Parkea. Gasteiz.
1. saria irabazi zuen, Kale eskultura bat eginez. Artista Berrien 30. Lehiaketa. Gipuzkoa.
1. saria irabazi zuen.
1986- 2. saria irabazi zuen Arte Plastikoen Gazteria Institutuaren II. Arte Lehiaketan.

 

Francisco Hernandez Sanchez (Avila, 1948)

 

1948. urtean jaio zen, Avilako probintzian. Bost urte zituela etorri zen Euskal Herrira gurasoekin. Gazte-gaztetik erakutsi zuen pinturarako joera. Bakarkako 50 erakusketa baino gehiago egin ditu; lehenengoa, 1974. urtean egin zuen Donostiako San Telmo museoan.

HernandezGerora, Donostian, Bilbon, Gasteizen, Iruñan, Madrilen, Logroñon, Zaragozan, Hondarribian, Irunen, Zarautzen, Arrasaten, Tolosan, Azpeitian, Eibarren, Tarragonan, Reusen, Cuencan, Alcalá de Henaresen, Talavera de la Reinan, Angleten eta beste hainbat lekutan egin ditu erakusketak.

Pintura lehiaketa askotan irabazi ditu sariak; esaterako, kalean egindako pintura lehiaketetan, Salou herrian egindako lehiaketa irabazi zuen 1977. urtean, eta 1975. urtean, berriz, "Europistas" erakundeak antolatutako Pintura Lehiaketako lehengo saria irabazi zuen.
Hernandez2
Estudio-tailerra:

'Arte enea' etxea

Gañetabidea 5, Ibañarrieta (Zestoa)

 943148379

 F.Hernand.arteenea@gmail.com

www.arteenea.com

arteenea.artelista.com

 

 

 

Anton Egiguren (Zumaia, 1946)

 

Margolari zumaiar hau oso ezaguna da kolore biziak erabiltzen dituelako, eta, horien bidez, irudi ausartak lortzen dituelako.
Egiguren
Hainbat erakusketa egin ditu; besteak beste, Bilbon, Donostian, Madrilen eta Londresen.

Estudio tailerra Zumaiako Arritokieta kaleko 24ean du. Posta- kutxa:20750.

Harremanetarako: 676 981618.

 

Valentin Manterola (Zumaia, 1946)

 

Zumaian jaio zen, 1946an. Autodidakta da. Sari ugari jaso ditu Gipuzkoan eta estatuan. Sarri egiten ditu erakusketak Madrilgo HERRAIZ galerian.

Zumaiako Mari kalean duen estudioan egiten du lan.

Azken sari eta erakusketak:

2000 · Erakusketa Hondarribiko Mobellan-Pascua galerian, eta Salamancako "Feria Internacional de Arte Contemporáneo de Castilla y León" pintura azokan.
2000 · Salamancako Arte garaikideko museorako obra bat egin zuen.
2000 · Herraiz galeria Madrilen.
2001 · Erakusketa kolektiboa (Urolako margolariak), Azpeitian.
2001 · Erakusketa Herraiz galerian, Madrilen

Galeria propioa du Zumaian, Mari kalean. Bisitak egiteko, aldez aurretik deitu egin behar da telefono zenbaki honetara: 943 143053.