Berdintasuna, partaidetza, gazteria eta etorri berriak

Card image cap
Zumaia herri parekide eta berdinzalea izateko lan-ildoak kudeatzen dira sail honetatik. Partaidetza dinamikak ere bertatik kudeatzen dira.

> Berdintasuna:

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko politikak diseinatu eta gauzatzen ditu berdintasun arloak, Zumaiako III. Berdintasun Plana ardatz, udaleko gainontzeko sailekin elkarlanean eta herriko bestelako eragileekin batera (ikastetxeak, mugimendu feminista, emakumeen elkarteak…).

Lan-ildoak:

  • Aukera berdintasunari dagokionez, udaleko esku-hartzea bultzatzea eta indartzea.
  • Zumaiako emakumeek gizartean parte har dezaten indartzea eta gehitzea.
  • Hiriko emakumeen beharrei erantzun integrala ematea.
  • Errespetu, elkartasun eta berdintasun balioak garatzea, heziketaren, prestakuntzaren eta informazioaren bitartez.
  • Emakumeen aurkako bazterkeria eta indarkeria jarrerei aurrea hartzea. Udalak indarkeria kasuetan jarraitu beharreko protokoloa eratu du hainbat erakunderekin batera, euren arteko koordinazioa bermatzeko, eta ahalik eta arretarik egokiena eskaintzeko indarkeria pairatu dutenei.

Partaidetzarako espazioak:

Berdintasun helburu horiek lortzeko, herritarrek esku-hartzea, botere publikoak eta erakundeak lankidetzan jardutea eta udaleko sail guztiek zeharkako ekintza koordinatua garatzea beharrezkoa da.

  • BERDINTASUN FOROA: Bertan, herriko emakumeek hartzen dute parte. Gainera, beste herri administrazio batzuekin ere lan egiten dugu, esaterako, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta beste hainbat udalekin. Emakumearen ikuspuntutik begiratuta, foroak herritarren onurarako izango diren ekarpenak egiteko aukera ematen du.
  • HEZKIDETZA FOROA: Aipatu Foroa eskualdeko ikastetxeek, Soladura eskolak, Zarauzko berritzeguneak, eta Zarautz, Aia, Orio, Getaria eta Zumaiako Udalek osatzen dugu, gizartea eraldatzeko helburuz.

> Gazteria:

Udalaren helburua – eta aldi berean, ardura- da Zumaiako haur, nerabe eta gazteek dituzten beharrak asetu eta ahal den neurrian, euren bizi kalitatea hobetu eta orotaritako zerbitzuak eskaini. Horretarako, Gipuzkoako GAZTEMATIKA sistemak ezarritakoari jarraitzen dio.

> Etorri berriak

Zumaia bizitzera etortzen den pertsona orok harrera integral bat izateko helburuarekin, 2021-2022 urteetan zehar harrera protokoloa eta gida osatu zituen udalak herriko eragileekin eta hezkuntza komunitatearekin elkarlanean. 

Bost hizkuntzetan prestatutako Harrera Gida eskuragarri dago lotura honetan.

> Partaidetza