Udaltzaingoa
-
Astelehenetik ostiralera: 07:00-22:00
Larunbat eta igandetan: 07:00-21:00
Ordutegi horretatik aurrerakoaz Ertzaintza arduratzen da.
- 943143232
- udaltzaingoa@zumaia.eus
- Fielatoa
Zerbitzu eta ardura nagusiak:
- Herriko trafikoa arautu, seinaleak jarri eta zuzentzea
- Ikastetxeetako sartu-irtenetan oinezkoak eta trafikoa bideratzea
- Ordenantzak, bandoak eta gainerako oharrak betetzen direla zaindu eta osatzea
- Udal eraikin eta instalazioak zaintzea
- Udal zerbitzuetako matxura eta akatsak antzematea
Beste zerbitzu batzuk:
- Herritarrei laguntzea
- Inspekzioan jendeari atenditzea (telefonoak, oharrak jaso, salaketak)
- Herrian zehar patruila eta zaintze lanak egitea
- Istripu, hondamendi edo zorigaitzetan sorospen lanak egitea
- Hainbat jakinarazpen eta gestio banatzerakoan lankidetzan aritzea
- Ikastetxeetan bideko heziketa ikastaroak ematea
- Agindutako beste edozein lan, postuaren lan-mailari dagokiona
- Txakur arriskutsuen tramitazioa
- Merkatuaren kontrola
- Larrialdietako planaren kudeaketa
- Kirol eta bestelako ekitaldiak ongi gauzatzeko laguntza eta bermea