BRANKA EGUNEKO ZENTROA

Card image cap
  • Zentroa astelehenetik igandera egoten da irekita, 09:00etatik 17:30era, eta hiru asistentzia modalitate eskaintzen ditu: astelehenetik ostiralerakoa; astelehenetik iganderakoa; eta asteburu eta jai egunak soilik biltzen dituena.

  • 943 86 22 00
Eguneko zentroa mendekotasuna duten adineko pertsonen beharrak zaintzeko (fisiko, psikologiko nahiz sozialak) eta familiei deskantsua emateko eguneko zerbitzu bat da.

Adineko pertsonek, egunean zehar ekintza desberdinak egiten dituzte: gimnasia, eskulanak, memoria tailerra, mahai jokoak edota irteerak, besteak beste. Zentroa astelehenetik igandera egoten da irekita, 09:00etatik 17:30era, eta hiru asistentzia modalitate eskaintzen ditu: astelehenetik ostiralerakoa; astelehenetik iganderakoa; eta asteburu eta jai egunak soilik biltzen dituena.

Bertara joateko garraio zerbitzua ere eskaintzen du eguneko zentroak. Bertako dinamikan parte hartzeko eskaera Zumaiako Udaleko Gizarte Zerbitzuen bidez egin behar da, 943 86 22 00 telefonora deituta.