Alokairua

Card image cap
  • Astearte eta ostegunetan: 07:30-14:30

    Aurrez zita hartu 943 86 50 25 (305 luzapena) telefonora deituta edo etxebizitzabulegoa@zumaia.eus e-mailera idatzita.

  • etxebizitzabulegoa@zumaia.eus
  • Udaletxea
Alokairurako dirulaguntzen inguruko informazio guztia aurkituko duzu orri honetan. Era berean, BIZIGUNE programaren barruko etxebizitza bat alokatzeko egin beharrekoak azaltzen dira.

Alokairurako dirulaguntzak:

Zumaiako Udalak diruz laguntzen ditu alokairuan bizi diren herritarrak 2017. urtetik, zenbait baldintza betez gero. 2019an ordenantzan zenbait aldaketa egin zituen Udalak: orduz geroztik 35 urtetik gorako herritarrek ere jaso dezakete laguntza, eta alokairuaren prezioan ez dago mugarik. Hilabetero 150 eurora arteko dirulaguntzak ematen dira.

Alokairurako dirulaguntzen deialdia urtero egiten da, azken hiruhilekoan. Informazio gehiago nahi baduzu, jo Etxebizitza Bulegora.

Baldintza garrantzitsuenak:

  • Alokairu kontratua eta banku transferentzia: Dirulaguntza jasotzeko ezinbestekoa da alokairu kontratua edukitzea eta alokairuaren ordainketa banku transferentzia bidez egitea.
  • Diru-sarrerak: 18 eta 35 urte bitartekoen kasuan, 25.000 eurotik beherako diru-sarrerak dituztenak izango dira onuradunak. 36 urtetik gorakoen kasuan ere muga 25.000 eurokoa da, baina alokairura bideratzen duten kopurua diru-sarreren %30a baino altuagoa izan beharko da laguntza jasotzeko. 
  • BALDINTZA BERRIA: 18-35 urte bitarteko eskatzaileak. GAZTELAGUN dirulaguntza eskaera egin izana. GAZTELAGUN programaren inguruko informazio guztia lotura honetan ikus daiteke (eskaera modu telematikoan edo presentzialki egin daiteke).

> Ordenantza: Alokairurako dirulaguntzak: 18-35 urte bitarteko zumaiarrak
> Ordenantza: Alokairurako dirulaguntzak: 36 urtetik gorako zumaiarrak

Bizigune programa

Eusko Jaularitzak programa bat kudeatzen du EAEko etxe hutsak mobilizatzeko eta baliabide ekonomikoak nahikoa ez duten pertsonak, merkatu librean sartzeko: BIZIGUNE PROGRAMA. Programa honen bidez, erabilera soziala eman nahi zaie hutsik dauden etxebizitzei, etxebizitza duin bat arrazoizko prezioan lortu ahal izan dadin.

BIZIGUNE PROGRAMAKO ETXEBIZITZA BAT ALOKATZEKO INTERESA DUTENAK

Etxebizitza horietako bat alokatzeko interesa duen pertsona edo bizikidetza-unitate orok, Etxebideren erregistroan inskribatuta egon beharko du eta eskabide-orrian, etxebizitza hutsa alokatze programan parte hartu nahi duela adierazi beharko du.

Inskripzioa egiteko eskabidea ETXEBIDE, Euskal Etxebizitza Zerbitzuan.

Alokairu soziala

Zumaiako Udala alokairu sozialeko etxebizitzan barnebiltzen duen promozio berri bat martxan jartzeko lanetan ari da. Laster informazio gehiago.