FORONDA JAUREGIA

Card image cap
Ikasturtean zehar zabalik ikastaroetarako. Galdetu ordutegiak.

Areto nagusia

50 lagunentzako edukiera duen aretoa dago bertan. Hitzaldietarako, ekitaldietarako edo ezkontzetarako erabili daiteke. Udal ordenantzetan araututako prezioa ordaindu behar da.

Ikastaroetako gelak

Bilera gelak

Herriko kultur eta aisialdiko talde eta elkarteek dohain erabili ditzakete lokalak (betiere, irabazi asmorik gabekoak badira). Irabazi asmoa duten entitateek udal ordenantzetan araututako prezioa ordaindu beharko dute.

Eskaerak aurrez egin behar dira: bete dokumentu hau eta bidali kulturetxea@zumaia.eus e-mailera.

KZ Gunea

Teknologia berriei buruzko doako ikastaro eta zerbitzuak. Internet erabiltzeko aukera. Galdetu ordutegiak. 943023692 // tutor.zumaia@kzgunea.net // www.kzgunea.net

Argazki laborategia

Zuri-beltzezko argazkiak errebelatu eta positibatzeko ekipamendua du. Erabiltzeko Alondegia kultur etxearekin harremanetan jarri. 943861056.