LIBURUTEGIA

Card image cap
  • HELDUEN LIBURUTEGIA:

    Astelehenetik ostiralera: 9:30-20:00
    Larunbatetan: 9:30-13:30

    HAURREN LIBURUTEGIA:

    Astelehenetik ostiralera: 16:00-20:00
    Larunbatetan: 9:30-13:30

    Udako ordutegia: 

    Astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00
    Astearte eta ostegunetan: 10:00-14:00 / 18:00-20:00

  • 943 862730
  • liburutegia@zumaia.eus, haurliburutegia@zumaia.eus
  • Erribera kalea 23
  • Hemen oharrak gehituko ditugu. Ohar hauetan ez dakit zer jarriko duzuen

Zumaiako Udal Liburutegia Alondegia Kultur Etxean kokatua dago. Helduen Liburutegia 4. solairuan eta Haur Liburutegia 3. solairuan. 18.000 dokumentutik gora daude eskuragarri liburutegian. Ikusentzunezkoen atala, CD bilduma txikia eta Hemerotekan egunero egunkari desberdinak jasotzeaz gain aldizkariak ere mailegagarri daude.

Helduen liburutegia

Zerbitzuak:

  • Liburutegiko materialen kontsulta eta mailegua: Liburuak bertan kontsultatu edo etxera eraman daitezke maileguan.
  • Online katalogoa.: Kontsulta, eskari, erreserba eta luzapenak Internet bidez egiteko aukera.
  • Liburutegien arteko mailegua: Liburutegian ez dauden dokumentuak beste liburutegietatik ekartzen saiatzen gara.
  • Bideoteka eta fonoteka: Bideo, DVD, CD-ROM eta CDak ere mailega daitezke.
  • Hemeroteka:
    • Egunkariak: Berria, Deia, Diario Vasco, Gara, Hitza, El Mundo, Noticias de Gipuzkoa eta El País (Azken urtekoak artxiboan gordetzen ditugu).
    • Gai desberdinetako aldizkariak bertan irakurri edo maileguan eraman daitezke (azken alea izan ezik).
  • Zumaiako bilduma
  • Internet zerbitzua:
    • Internet erabiltzeko hiru ordenagailu
    • WIFIa
  • Fotokopia zerbitzua: Liburutegiko materiala fotokopiatzeko.
  • Irakurketa suspertzeko ekintzak: Irakurleen formakuntza, irakurketa gidak osatu, nobedadeak eskeini...
  • Gomendioak
  • Irakurketa gidak: lana bilatzeko baliabideen gida, hirugarren adinerako liburuak, sexuari buruzko irakurgaiak, emakumeen aurkako indarkeria, euskaldunak eta mendia, Pio Baroja, Wolfgang Amadeus Mozart

Haurren liburutegia

Zerbitzuak:

  • Haurtxoteka: 0 - 8 urte bitarteko haurrentzat, arduradunek lagunduta.
  • Haur eta gazteen txokoa: 8 - 14 urte bitartekoentzat.
  • Bilduma: Kontsultak egiteko liburuak eta maileguan eraman daitezkeen irakurketa liburuak, aldizkariak, bideoak, DVDak, CDak eta CD-ROMak.

Material desberdinak gometxen bidez, adinaren arabera sailkatuta daude:

Adin tartea Gometxaren kolorea
0-8 urte Urdina
8-10 urte Gorria
10-12 urte Berdea
12-14 urte Horia

  • Gurasoen txokoa:Guraso eta hezitzaileentzako material berezia.
  • Haur eta gazteen artean literatura suspertzeko ekintzak:
    • Ipuin kontaketak: urritik ekainera hileko azken astean.
    • Erakusketak
    • Bisita gidatuak: Zumaia eta inguruko ikastetxe eta bestelako erakunde edo taldeek liburutegia ezagutzeko.