SEXU AHOLKULARITZA

Card image cap
  • Hileko laugarren ostegunetan, 18:00etatik 20:00etara. Aurrez zita hartu eta beste egun eta ordu bat adosteko aukera dago (jarri harremanetan telefonora deituta edo e-mailera idatzita).

  • 605 748 579 (Yoana)
  • sexologiazumaiakoudala@gmail.com
  • BRANKA ERAIKINA (Aizkorri kalea 6)
Doako sexu aholkularitza da, eta helburu du zumaiarren kezka eta beharrei erantzuna ematea eta herritarrei harremanak, parekidetasuna eta sexualitatearen inguruan euskarriak eskaintzea.

Zumaiako Aholkusex sexu aholkularitzak honako gaien inguruko zalantzak, gatazkak eta bestelakoak argitzen lagunduko dizute: identitate eta orientazio sexuala, bikote harremanak, elkarbizitza, ligatzea, intimitatea, komunikazioa, sexu-grina, zeloak, zailtasun sexualak, haurren eta nerabeen heziketa... Ahokularitza konfidentziala, doakoa eta feminista da.

Hilabeteko laugarren ostegunetan eskaintzen da zerbitzua, 18:00etatik 20:00etara Branka eraikinean. Edonola ere, aurrez zita hartu eta beste egun eta ordu bat adosteko aukera dago.