EMAKUMEON* ETXEA

-
Astelehen eta ostiraletan: 09:30-12:30
Astearte, asteazken eta ostegunetan: 17:00-20:30
- 633 432 762
- zumaiakoemakumeonetxea@gmail.com
- San Telmo kalea 19 (sarrera Martxoak 8 plazatik)
-
Webgunea: zumaiakoemakumeonetxea.eus
Zumaiako emakumeentzat erreferentziazkoa izateko nahiarekin eta emakume askoren urtetako lanari esker sortu da Zumaiako Emakumeon* Etxea. Udalak eta elkarteak kogestio ereduaren bidez kuadetzen dute proiektua.
2021eko irailean zabaldu zituen ateak, eta ordutik Jabetze Eskolaren baitan 9 tailer egin dira (guztira 160 emakumek hartu dute parte tailerretan), baita hitzaldi eta aisialdi ekitladiak ere. Gainera, zenbait elkargune iraunkor martxan daude (Banan Coffee ama bananduen taldea, pala taldea eta noka mintzalagun taldea), eta askotariko aholkularitza eskaintzen da bertan (ikasketen homologazioa, etxeko langileentzako aholkularitza edota edoskitzearen ingurukoa, besteak beste). Gainera, bestelako proiektuen aterpe izaten ari da (emakume sortzaileena, esaterako), baita elkarte askoren topaleku ere.