Etxebizitza turistikoak

Card image cap
  • Astearte eta ostegunetan: 07:30-14:30

    Aurrez zita hartu 943 86 50 25 (305 luzapena) telefonora deituta edo etxebizitzabulegoa@zumaia.eus e-mailera idatzita.

  • etxebizitzabulegoa@zumaia.eus
Udal teknikariak, etxebizitza turistikoen jabeak zein Etxebizitza Asanbladako kideak elkarrizketatu, eta araudi desberdinak aztertu ondotik, etxebizitza turistikoen gaia erregulatzeko proposamena landu du Zumaiako Udalak. Asmoa da Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren (HAPO) barruan arautzea.

Gaur egun, Zumaiako udal araudian ez dago etxebizitza turistikoekin lotutako erregulaziorik. Beraz, orain arte ez da inolako baldintzarik zehazten herrian horrelako erabilerak dituzten jarduerak martxan jartzeko, Eusko Jaurlaritzaren araudi orokorretik aparte. Hala, jarduera hori arautu bitartean, Zumaiako Udalak moratoria ezarri zien etxebizitza turistikoei, eta urtebetez ez du erabilera horietarako baimen gehiagorik eman. Erabakia 2021eko ekaineko ohiko osoko bilkuran hartu zuen udalbatzak, udal talde politiko guztien adostasunarekin.

Udal Gobernuaren ustez, agerikoa da etxebizitza turistikoek urte osoko alokairu eskaintzan eta prezioan duten eragina. Eta egindako azterketan etxebizitza problematikarekiko dagoen arazorik handiena ez dela ondorioztatu bada ere, arautu beharreko arloa dela uste du. Horretaz gain, ordea, atari berdineko bizilagunen bizikidetzan zein Zumaiako ingurunean eragina duen jarduera izanik, beharrezkotzat jotzen du erregulatu eta zenbait baldintza jartzea.

Hori horrela, beste zenbait Udalek daukaten moduan, Zumaiak ere erabilera hori erregulatzeko prozesua jarri zuen martxan iaz. Hala, Hiritik At kooperatibaren laguntzarekin, udal teknikariak, eta inplikatutako parte ezberdinak entzunda, Zumaiarentzat egokiena den araudi propioa osatzeko lanean murgilduta egon da udal gobernua azken hilabeteotan.