Mapa toponimikoa

Zumaiako mapa toponimikoa:

Zumaiako Udal mapa (2019)

2007an Imanol eta Xabier Azkuek egindako lana eguneratu dute mapa berrian. Geograma enpresaren laguntzarekin osatu du Udalak mapa toponimiko berria.

Mapa toponimikoa bertsio digitalean (aurrea)

Mapa toponimikoa bertsio digitalean (atzea)

Mapa toponimiko berrian ahalegin berezia egin zuen Udalak etxeen izen zaharrak biltzeko. Horietako batzuk ezagutarazteko errotuluak jarri dira hainbat ataritan.

Udalaren asmoa da ekimenarekin jarraitu eta hurrengo txanda batean beste etxe batzuetan ere antzekoak jartzea, betiere bizilagunak ados egonez gero. Horretarako, interesdunek Euskara Zerbitzuarekin harremanetan jarri beharko dute, udaletxeko 1. solairuan, eta ahal dela izen zaharren berri eman agiri bidez.

Argazki zaharrak izenekin.