TAO
Aparkatzea libre, errotazio handiko guneetan izan ezik.
TAOren neguko erregulazioa indarrean: azaroak 5etik aurrera
Azaroaren 5etik aurrera aparkatzea libre izango da, errotazio handiko guneetan izan ezik: Txomin Agirre kaiko eta Amaia plazako guneak araututa egongo dira. Txartel berria behar dutenek (erroldan edo matrikulan aldaketak egin izanagatik, edota txartela lehen aldiz ateratzeko, besteak beste) Udalaren egoitza elektronikoan eskatu beharko dute.
> Ikus mapa
Urtea hiru aldi desberdinetan banatuta
-
Udara: Ekainaren 15etik irailaren 15era bitartean egunero izango da sistema martxan.
-
Negua: Azaroaren 5etik martxoaren 14era aparkatzea libre izango da, errotazio handiko guneetan izan ezik: Txomin Agirre kaiko eta Amaiako plazako guneak araututa egongo dira.
-
Tarteko aldiak: Martxoaren 15etik ekainaren 14era, eta irailaren 16tik azaroaren 4ra bitartean, asteburutan eta jaiegunetan aparkalekuak erregulatuko dira. Bertakoentzako guneak indarrean egongo dira herri osoan, eta errotazio handiko guneak indarrean izango dira. Egonaldi ertaineko guneetan aparkatzea libre izango da, baina gehienez 24 orduz utzi ahal izango da autoa bertan.
Gune guztietarako ordutegia: 10:00-20:00
Aparkalekuen erregulazioa 10:00etatik 20:00etara egongo da indarrean.
Errotazio handiko guneak: 3 orduko muga
Errotazio handiko guneetan, aurrerantzean, 3 orduko muga egongo da. Horietatik lehenengo 90 minutuak doan izango dira herritarrentzat; gainontzekoek lehen 30 minutuak izango dituzte doan.

