TAO

Hondartza denboraldian, ekainaren 15etik irailaren 15era, indarrean egongo da TAOren udako erregulazioa. Herritarrei eta bisitariei araudi hori errespetatzeko eskatzen zaie.

TAOren udako erregulazioa indarrean: ekainak 15-irailak 15

Epealdi honetan, bertakoen gunean autoa uzteko ezinbestekoa izango da bertakoen txartela izatea. Errotazio altuko eta egonaldi ertaineko guneak 10:00etatik 20:00etara egongo dira indarrean, egunero. Autoa uzteko bi doako gune egongo dira (ikus mapa), eta kirol portutik herrigunera joateko txalupa zerbitzua egunero egongo da martxan.

> Ikus mapa

> Txalupa zerbitzua eta loturak

Txartel berriak

Txartel berria behar izatekotan (erroldan aldaketa egiteagatik, auto berria izateagatik...) bi modutan egin dezakezu eskaera:

  • Online

  • TAO bulegoan, aurrez aurre (maiatzaren 15etik aurrera)

Nolanahi ere, gaiaren inguruko zalantzarik baduzu, TAO bulegoa zabalik egongo da maiatzaren 15etik aurrera.

TAO BULEGOA
644 192 369 / taozumaia@iparksa.com
Maiatzak 15-irailak 15
Astelehenetik ostiralera 09:00-13:30 / 17:00-19:30

Urtea hiru aldi desberdinetan banatuta

  • Udara: Ekainaren 15etik irailaren 15era bitartean egunero izango da sistema martxan.

  • Negua: Azaroaren 6tik martxoaren 14era aparkatzea libre izango da, errotazio handiko guneetan izan ezik: Txomin Agirre kaiko eta Amaiako plazako guneak araututa egongo dira.

  • Tarteko aldiak: Martxoaren 15etik ekainaren 14era, eta irailaren 16tik azaroaren 4ra bitartean, asteburutan eta jaiegunetan aparkalekuak erregulatuko dira. Bertakoentzako guneak indarrean egongo dira herri osoan, eta errotazio handiko guneak indarrean izango dira. Egonaldi ertaineko guneetan aparkatzea libre izango da, baina gehienez 24 orduz utzi ahal izango da autoa bertan.

Gune guztietarako ordutegia: 10:00-20:00

Aparkalekuen erregulazioa 10:00etatik 20:00etara egongo da indarrean.

Bi salbuespen egongo dira:

  • Batetik, Osasun Zentroako gunea (A3 gunea) 8:00etatik 17:00etara egongo da indarrean, astelehenetik ostiralera bitartean soilik.
  • Bestetik, Foruen plazako guneak (C gunea) ohiko ordutegi berezia izaten jarraituko du: astelehenetik ostiralera 8:00etatik 15:00etara egongo da indarrean, eta larunbatetan 8:00etatik 12:30era.

Errotazio handiko guneak: 3 orduko muga

Errotazio handiko guneetan, aurrerantzean, 3 orduko muga egongo da. Horietatik lehenengo 90 minutuak doan izango dira herritarrentzat; gainontzekoek lehen 30 minutuak izango dituzte doan.

Lehen errotazio handiko guneen ordu muga ordu eta erdikoa zen.

TAO BULEGOA | Kantauri plaza 7
644 192 369 / taozumaia@iparksa.com
Uda sasoi guztian, astelehenetik ostiralera
09:00-13:30 / 17:00-19:30