ZOZ

Zer da ZOZ?

Zumaiako Udalak Guifi·net Fundazioarekin elkarlanean sustatutako ekimena da Zuntz Optikoa Zumaia (ZOZ), udalerri osoan zuntz optikoaren herri sarea hedatuko duena. Sare hori hala nahi duten etxebizitza, saltoki, erakunde eta enpresa guztietara iritsiko da.

Izan sarearen parte

> Linea kuota kontzeptua ezabatzeko aukera

ZOZ sarea hainbat eragileren laguntzarekin garatzen da, besteak beste, herritarren ekarpenarekin. Herritarrek hileko ordainagiritik linea kuota kontzeptua ezabatzeko aukera dute, proiektua finantzatzen lagunduta. Horretarako, Guifi.net fundazioari dohaintza egin beharko diote herritarrek. Linea kuota kontzeptua ezabatuta, hileko tarifa nabarmen murriztuko da.

> 1.200 euroko(*) dohaintza

Zumaiaren kasuan, 1.200 euroko dohaintza egin beharko dute herritarrek. Dohaintza bat izanik, ordea, 427,50 euro desgrabatuko digu dohaintza egileak; ondorioz, erabiltzailearen benetako kostua 772,50 eurokoa izango da. Dohaintza eginda, 3 urte eta 10 hilabeteko epean amortizatuko du kopurua herritarrak.

> Dohaintza egitea ez da derrigorrezkoa

Edonola ere, dohaintza egitea ez da derrigorrezkoa. Dohaintzarik egiten ez duten herritarren kasuan, zerbitzuari dagokion kopuruaz gainera 17 euroko linea kuota ordainduko da, gainerako telekomunikazio-konpainietan egiten den moduan.

> Dohaintza egin nahiz izanez gero:

Dohaintza egin nahi duten herritarrek operadoreetako batekin edo Guifi.net fundazioarekin (zoz@guifi.net e-mailera idatzita edo 656 511 916 telefonora deituta edo Whatsapp mezua bidalita) harremanetan jarri beharko dute, eta haiek emango dizkiete jarraibideak. Internet bidez ere egin daiteke dohaintza, helbide honetan: labur.eus/ZOZdohaintza.

 

Informazio gehiago:
labur.eus/ZOZ

zoz@guifi.net - 656 511 916

ZOZ prentsan

 

Guifi.net fundazioaren eta Zumaiako Udalaren arteko hitzarmena