Agenda

RSS icon
2017/02/03-ko hitzorduak

Erakusketa: Edgar Rodas "Mi alma grita así"

2017/01/27 19:00 - 2017/02/12 Oxford aretoa

Gehiago irakurri

Antzerkia: "Desoxirribonukleiko" Glu-glu

2017/02/03 22:00 Aita Mari

SARRERA: 9€ (Gazte txartelarekin 6€) Zumaiako Turismo Bulegoan. SINOPSIA: KOMEDIA ZIENTIFIKO MUSIKALA DESOXIRRIBONUKLEIKOA genetika-laborategi batean gertatzen den komedia zientifiko musikala da. Sekretupean, euskal genoma ikertzen ari dira bertan. ADN eraldaketaren bitartez, Beñarda Etxepare sortu berri dute, lehen euskal super emakumea. Ezkutuko proiektua primeran doanean, kazetari misteriotsu baten bisitak hankaz gora jarriko ditu ikerketa bera eta baita zientzialarien arteko harremanak ere. Bizitzarako ikerketa-lekua den honetan, zalantzan jarriko dira morala, pasioaren jatorria eta kode edo molekulez ulertzen ez duten jelosia zein bekaizkeria. Nahaste-borraste korapilotsuen ondorioz, egia eta gezurraren arteko muga desagertuko da. Komedia honek umorez jorratuko du zientzia eta kantuz taularatuko ditu giza harremanak. Esketx bidez, zientzia-alorrak parodiatuko dira eta, antzerki musikalaren bidez, klonatutako persona, mediku, zientzialari eta beste zenbait gezurtiren arteko harreman eta gaizkiulertzeak garatuko dira. Zientziak eta maitasunak ondorioztatuko dute ezer eta inor ez dela benetan dirudien hori. Baina zalantza nagusia argitzeke geratuko da betiko: posible ote da euskal pasioa eta harremanak genetikoki eraldatzea?

Gehiago irakurri

« Uztaila 2017 »
Uztaila
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31