Museoak eta eraikin bisitagarriak

Algorri Naturaren Interpretazio Zentroa

Juan Belmonte 21
Tel.: 943.14.31.00
E-posta:

www.algorri.eus

IAlgorri interpretazio zentruazenak berak dioen bezala, Zumaiako natura ezagutzeko eta ulertzeko aukera ematen duen museoa da. Bertan, kostako herri polit honetan agertzen diren ekosistema desberdinei buruzko erakusketa dago; hala nola, Urola ibaiaren itsasadarra, Beduako uharte eta padura multzoa, Santiagoko dunak eta San Migueleko artadia. Hauetaz gain, ordea, Zumaia eta Deba bitarteko marearteko zabalgune ikusgarriak (Babestutako Biotopo izendatu dutena) eta noski, Zumaiako itsaslabar zoragarriek, mundu mailan altxor geologikotzat dauzkatenak, ere badute beraien txokoa.

Zentro honek bi solairu ditu: goian, erakusketa esparru zabala dago; eta behean, bai ikus-entzunezkoen proiekzioetarako zein hitzaldietarako gela, artxibo eta dokumentazio gela bat eta ikastetxeekin egiten diren tailerrentzako gela propioa.

Bestalde, bisita gidatuak bai zentroan zein natur gunean bertan eskaintzen ditu. Gainera, interesa duten taldeek aurrez bisita gidatua ere antola dezakete, bakoitzaren nahien arabera egokitua.

Zentroaren egutegia egiaztatzeko egin klik hemen.

  • Urtarrila eta otsaila: · Ostegunetik igandera: 10:00-13:30
  • Martxoa, apirila eta maiatza: · Asteartetik igandera: 10:00-13:30
  • Ekaina, uztaila, abuztua eta iraila: · Asteartetik igandera: 10:00-14:00 / 15:00-18:00
  • Urria, azaroa eta abendua: · Ostegunetik igandera: 10:00-13:30

Hemengo hauek ohiko irekiera ordutegiak dira. Taldeentzat irekiera ordutik kanpo ere antolatzen dira bisitak, aurrez hitzartuz gero.

  • Sarrera: 3 € pertsonako.
  • 15 pertsona baino gehiagoko taldean joanez gero, jubilatuak, 18 urtetik beherakoak edo zumaiarrentzat: 1,50€ pertsonako.
  • 6 urtetik beheragoko haurrentzako doan.

Z Kultur Gunea

Santiago auzoa 3 (Santiago hondartzaren ondoan)

Tel.: 677.07.84.45

E-posta: info@espaciozuloaga.com

www.espaciozuloaga.com

Ignacio Zuloagak sortu zuen Kulturgunea (1910-20), XV. mendeko ermitaren eta Santiago bideko erromesen ostatuaren hondarrak zaharberrituta. Eraikin bat erantsi zion multzoari, estudio-tailer gisa erabili zuena.

2012. urteaz geroztik Z Kulturguneak erakusketa iraunkorra du: euskal margolariaren obra sorta bat, haren bilduma historikoa (XIII-XX mende bitartekoak) eta nazioarteko artista  moderno eta garaikide ezagunen obra esanguratsuak ditu,  besteak beste Picasso, Miró eta Tàpies.

Ordutegia

Aurrez hitzordua eskatuta urte osoan bisita dezakete 12 pertsona baino gehiagoko taldeek.

 

Julio Beobide Eskultorearen Museoa

Julio Beobide ibiltokia z.g.
Tel.: 943.14.33.96

Julio Beobide eskultorearen estudioa eta bilduma. Museoa itxita dago.

 

Marinelen San Telmo Kofradia

Erribera kalea 20
Tel.: 943.14.33.96
E-posta:

Arrainen benta aretoa ikusgai dago, hain zuzen ere balio etnografiko handikoa eta Euskal Herrian bakarra den  salmenta makina erakusten duena. Bisita gidatuen bidez eta aurrez ordua eskatuta bisita daiteke urtean zehar (657 794 677). Argibide gehiago turismo bulegoan.

 

San Telmo ermita

San Telmo kalea z.g.
Tel.: 943.14.33.96
E-posta:

Itzurun hondartzaren gaineko labarren ertzean dago. Ermitari buruzko lehen lekukotza idatzia 1540koa da. Ermitari izena ematen dion santua marinelen zaindaria izaki, ez da harritzekoa XVI. mendetik aurrera ermita hau San Telmo Marinelen Kofradiaren egoitza izatea.

Bere arkitektura herri estilokoa da. Ermitaren barnean rokoko estiloko erretaula nabarmentzen da. Errataula egurrezkoa da, polikromiarik eta urre-kolorerik gabea. Erretaula Santiagoren eta Santa Klararen irudiek mugatzen dute. Irudi hauek herriak bi santu hauen izeneko ermitak saldu zituenean egin ziren.

Bisita gidatuen bidez eta aurrez ordua eskatuta bisita daiteke urtean zehar (657 794 677). Argibide gehiago turismo bulegoan.

San Pedro parrokia

Tel.: 943.14.33.96
Urola ibaiaren bokaleko menditxo baten gainean azaltzen zaigu San Pedro eliza. Gotorleku itxura duen eraikuntza hau bi zatitan bana dezakegu: alde batetik, 34 metroko dorre ia karratua, eta, bestetik, kontrahormez zatitutako nabe luze errektangeluarra.

Informazio gehiago hemen

Bisitetarako ordutegia:

  • Egunero: 11.30 - 14:00 (igandean 12:00-13:00)

Mezak:

  • Astelehenetik larunbatera: 18:00etan
  • Igandean: 11:00etan

 

Kantauri Ondare Museoa

Kantauri plaza 5 -behea

Tel.: 688.63.26.57

Itsasontziei eta ontzigintzari lotutako altxorrak ditu museoak. Tartean filmetan soilik ikus daitezkeen hainbat pieza; 100 urteko iparrorratzak, aingurak edota lemak.

Zumaian industriak izan duen garrantzia dela eta, itsasontzien motorgileek izan duten presentzia nabarmena da, eta horiei omenaldi txiki bat egiteko modua ere ba da museoa.

5 Geltoki historian

"5 Geltoki Historian"  familian burutzeko plan zoragarria da, museotan deskontuak, jolasak eta zozketa bikain bat Urola bailaraz familia osoak goza ezazuen.

 Informazio gehiago hemen (PDF) edo www.urolaturismo.eus