Artea kalean
Aita Mariren bustoa
Aita Mari ezizenez ezagunagoa zen Jose Maria Zubia itsasgizon zumaiarraren omenezko bustoa Alondegia kultur aretoaren ondoan dago. Arrantzale ugari salbatu zituen Aita Marik eta euskal arrantzaleen heroia eta sinboloa bihurtu zen.
Beobideri omenaldia
Julio Beobide (1891-1969) eskultore zumaiarraren omenezko lana Axular Ibiltokian dago ikusgai. Egilea: Joxemari Herrera (1962)
Elkarrizketa (2010)
Elkarren artean "hitz egiten" duten zinkezko zazpi piezaz osatutako multzo eskultorikoa Gernika parkean kokatuta dago. Egilea: Iñaki Olazabal (1959)
Geltoki bat, bi aulki eta mila istorio asma ditzake tristurak (1998)
Izaera figuratiboa duten elementu eskultoriko hauek herriko oroimenaren isla bailitzan funtzionatzen dute Zumaiako kaian. Egilea: Jabier Elorriaga (1959)
Lur Haizea (1994)
Itzurungo hondartzaren sarreran ikusgai dago Lasturgo kareharri grisez egindako eskultura . Inguruko haitzen egiturarekin bat egiten du geruza berriak sortuz, tamaina handiko eta forma zoomorfikoa duten estratuak eratuz. Egilea: Koldobika Jauregi (1959)
Aita Mari eta itsasoa (1991)
Aita Mari antzokiaren atarian dago ikusgai. Egilea: Aitor Mendizabal (1949)