Antzerkia: 'Hozkailua', Huts Teatroa
- Noiz
- Non
- Oxford aretoa
Emanaldia Oxford aretoan izango da. Sarrerak 5€ Zumaiako Turismo Bulegoan
Maite eta Karlos herririk herri dabiltza hozkailu zahar batekin. Hozkailuaren barruan, garagardo lata eta hestekien artean, Londonetik dakarten Jimmy lagunaren hilotza daramate. Zin egin baitzioten Jimmyri bere jaioterrian lur emango ziotela. Nongoa zen galdetzea ahaztu zuten ordea. Zinezko adiskidantza bat azaleratuko duen ezinezko bilaketa baten istorioa da HOZKAILUA.
Idazlea: Unai Iturriaga Zuzendaria: Manex Fuchs
Aktoreak: Ander Lipus eta Patricia Urrutia
Musika: Asier Ituarte Kitarra: Keu Agirretxea
Argiztapena: Josep Duhau Teknika: Xabino Alkorta
Eszenografia: Amaia Garate Panpina: Battitt Halsouet
Jantziak: Marodi Sorkuntzak Irudia: Zugazart
Argazkiak: Ainhoa Resano Administrazioa: Iasone Parada
Banaketa: Irantzu Azpeitia Ekoizpena: ArteDrama