Antzerkia: 'Mami Lebrun', Xake produkzioak

Noiz
Non
Aita Mari

Egoitz eta Miren amona Kontxa hil berriaren omenaldia prestatzen ari dira. Amonaren etxeko ganbaran aurkitutako eguneroko batzuetan oinarrituko dira Kontxak gaztetan Parisen bizitako istorio bat kontatzeko. Horixe izango da omenaldiaren ardatza. Hala ere, Mireni kontatu ez dion sekretu bat dauka Egoitzek...

Aktoreak: Ane Pikaza, Kepa Errasti, Ainara Ortega. Zuzendaria: Getari Etxegarai

Nola mantendu behar da maite genuen norbaiten memoria? Eta nola esan agur? Gure familiako belaunaldiak desagertzen doaz, eta ezin ahaztu gure ama, amona, edo aita izateaz gain, pertsona osoak direla, gu geu bezala, eta denek izan dutela nork bere bizitza propio eta partikularra.

Zuzeneko musikak eta euskalkien erabilerak aparteko garrantzia dute: II. Mundu Gerrako Pariseko klub batera eramango gaituzte Edith Piaf edota Kurt Weillen abestiek, eta pertsonaiak bereizteko orduan ere belarria izango dugu lagun, euskara batuaz, bizkaieraz, lapurteraz eta Debagoeneko euskalkiaz arituko baitira.

Sarrerak 9/6€ Zumaiako Turismo Bulegoan