Bisita gidatuak

Geoparkeko eta Zumaiako ondare natural eta kulturala ezagutzeko modurik onena!

Geoparkeak garapen jasangarrirako estrategien aldeko apustua egiten duten lurraldeak dira, beren balio natural eta kulturaletan oinarriturik. Euskal Kostaldeko Geoparkea, Euskal Herrian zein Kantaurialdean lehendabizikoa, asmo horiek Zumaia, Deba eta Mutrikuko herrietan praktikan jartzeko espirituarekin eratu zen.

Euskal Kostaldeko Geoparkean baliabide naturalei balioa emateko helburuarekin dihardugu lanean, bereziki eremu geologikoari, baina baita gure lurraldearen kultura propioria ere. Geure ondarea babestu nahi dugu belaunaldi berriei uzteko. 

Ondare hori ezagutzera emateko erremintarik eraginkorrena bisita gidatuen programa da. Hori osatzen duten bisita gidatu anitzen bidez ondare geologikoaz gain gure lurreko kultura eta tradizioak ezagutzeko aukera eman nahi diegu bisitariei nahiz bertakoei.

Zumaia, Deba eta Mutrikutik ateratzen diren bisita gidatuen inguruan gehiago sakontzeko eta erreserbak egiteko,  www.geoparkea.com webgunea bisita dezakezue.

Eskuratu ezazu urte guztiko bisiten egutegia PDF formatuan hemen.