Euskal Kostaldeko UNESCOren Geoparkea

Flysch and Karst experience

Euskal Kostaldeko UNESCOren Geoparkea Zumaia, Deba eta Mutrikuko udalerriek osatzen dute eta Kantauri itsasoaren eta euskal mendien artean dago kokatua. 2010az geroztik, Europako eta Munduko Geoparkeen Sareko kide da, UNESCOk babestua.

Geologia da paisaia honetako egiazko protagonista, Lurraren historiako pasarte zirraragarrienak gordetzen baititu. Geoparkeko 13 kilometroko itsaslabarrek haitz-geruzek osatutako formazio ikusgarria gordetzen dute, Flysch izenekoa. Entziklopedia baten antzera, Lurraren historiaren 60 milioi urte baino gehiago irakur daitezke bertan. Bisitariak itsaslabarretan oinez ibil daitezke edota itsasontzian ibilaldi ederra egin, denboran zehar bidaiatzeaz gainera hainbat aurkikuntza egiteko, esaterako, geruza horien artean dinosauroen desagerpenarekin zuzenean lotutako lerro beltz eta mehe bat ikusi ahal izango dugu.

Kostaldetik barrualdera joanda, Karstaren mundua aurkituko dugu. Denbora hemen betirako gelditu dela dirudi. Bertan, Europako herri zaharrenetakoaren kultura eta ohiturak ezagutu ahal izango ditugu. Han-hemenka dauden kobazuloetako asko gure arbasorik urrunenen bizileku izan ziren, horien artean, Ekaingo kobazuloa, Gizateriaren Ondare izendatua.

Zumaian geoparkeko eta mundu mailako azaleramendu geologiko garrantzitsuenetako bat aurkitzeaz gain, geoparkeko kostaren bista ederrenetakoak ikusteko begiratoki natural diren guneak topatuko dituzu herrigunetik minutu gutxira.

Euskal Kostaldeko Geoparkeak liluratu egingo zaitu. Hemen denbora, lurra, bizitza eta gure espezie propioa dira protagonista. Zatoz eta deskubritu ezazu!

www.geoparkea.com


 

Geoparkea

PDF document icon geoparkea-ppt.pdf — PDF dokumentua, 7.14 MB (7485970 bytes)

Itsaslabarra_geoparkea

Itsaslabarra_geoparkea
Jatorrizko tamainako irudia: 2.06 MB | Irudia ikusi Ikusi Irudia deskargatu Deskargatu


Jatorrizko tamainako irudia: 266 KB | Irudia ikusi Ikusi Irudia deskargatu Deskargatu


Jatorrizko tamainako irudia: 26 KB | Irudia ikusi Ikusi Irudia deskargatu Deskargatu