Porte handiko zenbait ezki kendu, eta horien ordez tamarindoak landatuko dira Gernika parkean
Ezkien sustraiek beheko garajeetan kalteak sortu dituzte azken urteotan. Arazo horiei irtenbidea emateko, ezkiak kendu, eta herri eremu baterako egokiagoak diren zuhaitzak landatuko dira orain: 21 tamarindo, zehazki.
2023an hasitako lanari jarraipena emanez, Gernika parkeko zenbait zuhaitz kendu, eta horien ordez egokiagoak diren zuhaitzak landatuko ditu Zumaiako Udalak aste honetan zehar. Porte txikiagoko zuhaitzak jarriko dira horien ordez, herri-guneetarako egokiagoak: 21 tamarindo, zehazki. Gernika parkearen erdialdetik hasi eta Itsas kiroldegiaren arteko zuhaitzak dira kendutakoak.
Porte handiko ezkiak dira kendu direnak, horiek beheko garajeetan sortzen zituzten kalteak saihesteko (ura sartzea, pitzadurak eta bestelakoak). Gaur bertan kendu dituzte ezkiak, eta, eremua prestatu ondotik, bihar bertan hasiko dira tamarindoak jartzen. Gaur kendutako zuhaitzak zeuden lekuetan ez ezik, 2023an kendutako zuhaitzen lekuetan ere jarriko dituzte tamarindoak.
Albiste erlazionatuak
Hirigintza
- Ardantzabideko igogailua ez da erabilgarri egongo ostegunean eta ostiralean 2024/11/19
- Itzurunbidea eta Larretxo auzunea lotuko dituen igogailua egiteko lizitazio prozesua martxan 2024/11/13
- Estazio kalean (biribilgunea eta tren estazioaren arteko errepidean) obrak egingo dituzte gaur gauean, eta trafikoa motelduta egongo da 2024/11/05
- 'Hirigintza inklusiboa, denontzako herria eraikitzeko tresna' hitzaldia eskainiko dute bihar arratsaldean Emakumeon* Etxean 2024/10/29