Estazio kalean (biribilgunea eta tren estazioaren arteko errepidean) obrak egingo dituzte gaur gauean, eta trafikoa motelduta egongo da
Errepidea ez dute guztiz itxiko, baina trafikoa moteldu egingo dute iluntzeko 20:00etatik goizeko 08:00etara bitartean. Obren helburua argi-indarraren aireko linea lurpean sartzea da.
Gaur gauean (asteartetik asteazkenera) Estazio kalean obrak egingo dituzte, N-634 errepideko biribilgunearen inguruan. Lan hauek argindarraren aireko linea bat lurrazpira pasatzeko egingo dira, eta horretarako azpiegitura berriak eraikiko dituzte errepide azpian.
Lanak gauez egingo dituzte: astearte iluntzeko 20:00etatik asteazkeneko goizeko 08:00ak bitartean. Obrak martxan dauden bitartean trafikoa moteldu egingo dute inguruan; edonola ere, errepidea zabaldik egongo da, Estazio kaletik atera eta sartzeko errei bat zabalik utziko baitute. Obra gauez egitea aukeratu dute, trafikoari ahalik eta eraginik txikiena eragiteko; egunez egingo balira, lanek 3-4 eguneko iraupena izango lukete.
Albiste erlazionatuak
Hirigintza
- Erkibeko lorategia irekitzeko lanak abenduarekin batera hasiko dira 2025/11/27
- Larretxoko zirkulazioan aldaketak izango dira ostegunean eta ostiralean 2025/11/26
- San Juan egoitzako pasabidea luzatzeko lanei ekingo diote aste honetan 2025/10/14
- [BIDEOA] Komentuaren eraberritzea iruditan (2022-2025) 2025/10/02
Trafikoa
- Larretxoko zirkulazioan aldaketak izango dira ostegunean eta ostiralean 2025/11/26
- Ohiko zirkulazioa Larretxo auzunean 2025/11/20
- [TRAFIKOA] Narrondo inguruan txandakako trafikoa ezarriko da hiru astez 2025/10/07
- [TRAFIKOA] Jadarre eta Txikierdi arteko errepidea itxita egongo da asteazken honetan (urriak 8), 09:30-12:15 bitartean 2025/10/07



