'Hirigintza inklusiboa, denontzako herria eraikitzeko tresna' hitzaldia eskainiko dute bihar arratsaldean Emakumeon* Etxean
Hitzaldia 18:30ean izango da. Etorkizuneko eraikinak eta espazio publikoak inklusiboak izateko baldintzetan jarriko dute arreta, eta, Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren (HAPO) erredakzio prozesuan hirigintza inklusiboaren eta feministaren ekarpena zer nolakoa den eta izango den azalduko dute, besteak beste.
Zumaiako Udalak Hirigintza inklusiboa, denontzako herria eraikitzeko tresna. Etorkizuneko eraikinak eta espazio publikoak inklusiboak izateko baldintzak hitzaldia antolatu du bihar arratsalderako (urriak 30). 18:30ean izango da, Emakumeon* Etxean.
Landuko dituzten gaiek komunitatearentzat funtsezkoak diren gaiak barnebiltzen ditu, hala nola: espazio publikoen diseinu inklusiboa, ibilgailuen aurrean segurtasuna hobetzeko neurriak, edota eraikinak gaur egungo beharretara egokitzeko baldintzak. Hitzaldia euskaraz egingo da, baina gaztelaniarako itzulpena eskainiko da.
Paula Amuchastegui arkitektoak emango du hitzaldia. Erdu estudioko teknikaria da bera; eta haiek dira Zumaiako Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO) idazteko prozesua gidatzen ari direnak, eta, oinarri asko dagoeneko finkatuta badaude ere, ezinbestekoa da honakoaren erredakzioan herritarren partehartzea bermatzea.
Topaketa honen helburua da hirigintza inklusiboaren eta genero ikuspegiaren oinarrizko gakoak eskaintzea herritarrei, eta horiek prozesuan parte hartzera gonbidatzea. Hiri Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO) funtsezko tresna da udalerriaren garapen ordenatu eta iraunkorrerako, eta, nola ez, Zumaiaren oraina eta etorkizunak herritar guztien beharrei erantzungo diela ziurtatzeko.
Albiste erlazionatuak
Hirigintza
- Zumaiako Hiri Antolamenduko Plan Orokorrari (HAPO) hasierako onarpena eman dio udalbatzak 2024/12/23
- 19,8 milioi euroko aurrekontua izango du Zumaiako Udalak 2025ean, 'orain arteko bidean sakontzeko' 2024/12/04
- Zumaiena ikastetxearen ondoko pasabidea seguruagoa bihurtzeko eskuhartzea egin du Udalak 2024/11/27
- 19,7 milioiko aurrekontu proposamena 2025erako, 'gizarte zerbitzuak, berdintasuna, irisgarritasuna eta inbertsio estrategikoak oinarri' 2024/11/20
Hiri Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO)
Berdintasuna
- 19,8 milioi euroko aurrekontua izango du Zumaiako Udalak 2025ean, 'orain arteko bidean sakontzeko' 2024/12/04
- Zumaiako Udalaren adierazpena, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela-eta 2024/11/25
- 25 indarkeria matxista kasuren berri izan du Zumaiako Udalak 2024an 2024/11/22
- 19,7 milioiko aurrekontu proposamena 2025erako, 'gizarte zerbitzuak, berdintasuna, irisgarritasuna eta inbertsio estrategikoak oinarri' 2024/11/20