Antzerkia: "Kreditua"

Tanttaka teatroa

Sarrerak Zumaiako Turismo bulegoan: 9€ (Aita Mari bazkideak eta Gazte txartela 6€)

Sinopsia: Sukurtsal bateko zuzendaria bazara, honezkero ondotxo jakingo duzu gauzak zenbateraino korapila daitezkeen.  Inori kreditu bat ukatzen badiozu, ez da, beharbada, apal-apal etxera itzuliko. Zure aurrean paratuko da, begietara begira, eta esango dizu orain berak dituela giderrak eskuetan, eta, dirurik ematen ez badiozu, neurriak hartuko dituela, eta ez edonolakoak. Indarkeriarik ez du baliatuko, noski, baina, sosik ematen ez badiozu, nork daki mehatxua gauzatuko duen eta zure bizitza hondamendira eraman dezakeen ekintza hori gauzatuko duen.

Interpreteak: Joseba Apaolaza eta Zuhaitz Gurrutxaga

Zuzendaria: Fernando Bernués

Egilea: Jordi Galcerán

Itzulpena: Aitziber Garmendia