Ezkutuko altxorrak

Zumaia, ondare geologikoa eta flysch-a baina askoz gehiago da. Azkenaldian hain ezaguna egin bada ere, oso gutxik ezagutzen dituzten altxorrak gordetzen ditu.

 

Ezaugarriak:

  • Egun osoko edo erdiko plana
  • Ukiezina den ondarea ezagutzeko aukera
  • Garraio publikoa erabili daiteke
  • Jendetzarik gabeko guneetan zehar ibiltzeko aukera.

 

Deskribapena:

Zumaian ditugun ondare naturala, geologikoa eta paisaia bitxiak sobera ezagunak dira.

Baina herri honek baditu oso jende gutxik ezagutzen dituen altxorrak ere.

Eta zuk deskubritu zain daude gainera!

 

- Euskara eta euskal kultura.

Munduko herri euskaldunenetako bat da Zumaia! Euskaraz bizi dira zumaiar gehienak eta leku gutxitan ezagutu daitekeen errealitatea da hori.

Horregatik Euskara eta euskal kultura bertatik bertara ezagutzeko bisita gidatua sortua du Zumaiako Udalak. Hau ere munduan bakarra!

Egin erreserba www.geoparkea.eus webgunean eta ondo datorkizun datarik ez badago, kontutan izan bisita pribatu bat erreserbatu dezakezula.

Egunaren zatitxo bat besterik ez duzu beharko herri honi buruz asko ikasteko!

 

- Industri eta itsas ondarea.

Lehen ontziolak XVI. mendean sortu ziren Zumaian. Ordutik ontziolen industria nahiz inguruan sortu diren beste jarduerak izan dira Zumaiaren motore nagusia eta gaur egun Zumaia hain herri erakargarria izatearen arrazoietako bat.

Horregatik industri horrek herriaren sorkuntzan eta eraldaketan izan duen garrantzia ezagutzera ematea ezinbestekoa da herria ondo ezagutzeko.

Helburu horixe dute herrian zehar jarrita dauden panel interesgarriek horiek irakurtzen joan zaitezke herriko leku ederrenetatik pasio eder bat ematen duzun bitartean.

Informazioa osatu nahi baduzu sartu Zumaiako Industri-ondarearen Informazio Zentroa proiektuaren webgunean.