Trenzubiaren egitura indartzeko lanek iraun bitartean Urola ibaiko paseoaren zati bat moztuta egongo da
Matxoaren 22an hasiko dituzte Trenzubiaren egitura indartu eta birgaitzeko lanak. Obrak behar bezala egiteko, eta herritarren segurtasuna bermatzeko, 2024ko maiatzera arte zubiaren azpiko bidea moztuta egongo da oinezkoentzako eta bizikletentzako.
Euskal Trenbide Sareak Zumaiako trenzubia birgaitzeko lanak hasiko ditu datorren asteazkenean (martxoaren 22an). 4'1 milioi euro erabiliko ditu horretarako, eta, ondo bidean, 2024ko maiatzean amaituko dituzte obrak.
Tarte horretan, Urola ibaiko paseoa moztuta egongo da. Edonola ere, oinezkoentzako eta bizikletentzako saihesbideak zehaztu dira:
Albiste erlazionatuak
Hirigintza
- Ardantzabideko igogailua ez da erabilgarri egongo ostegunean eta ostiralean 2024/11/19
- Itzurunbidea eta Larretxo auzunea lotuko dituen igogailua egiteko lizitazio prozesua martxan 2024/11/13
- Estazio kalean (biribilgunea eta tren estazioaren arteko errepidean) obrak egingo dituzte gaur gauean, eta trafikoa motelduta egongo da 2024/11/05
- 'Hirigintza inklusiboa, denontzako herria eraikitzeko tresna' hitzaldia eskainiko dute bihar arratsaldean Emakumeon* Etxean 2024/10/29