Bi AOT plaza egonkortzeko prozesuaren barruan merezimenduen behin behineko balorazioak ikusgai

2024/06/25

Erreklamazioak jartzeko epea uztailaren 9an (hau barne) amaituko da.

Iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko deialdia egin zuen Zumaiako Udalak, 20/2021 Legearen 6. eta 8. xedapen gehigarrietatik eratorritakoa. Prozesu horren barruan, hainbat plaza betetzeko prozesuak abiatu zituen Udalak (prozesu horien inguruko informazio guztia, lan eskaintza publikoa atalean dago jasota), eta, horietako bat da bi Administrazio Orokorreko Teknikariei dagokiena.

Hautaketa prozesu horren barruan merituen behin behineko balorazioak argitaratu ditu Udalak. Horrekin batera, erreklamazioak jartzeko epea zabaldu da (uztailaren 9ra arte).

Ikus behin behineko balorazioak